Mugaz gaindiko gaiak

Bidasoako hegoaldetik etorri zara Hendaiara bizitzera, eta galdera praktiko batzuk egiten dizkiozu zure buruari.

IZAPIDEAK

Iristean egin behar dituzun lehen izapideei buruzko informazioa, baita zure eskaeraren arabera, gure herrian existitzen diren zerbitzu administratibo batzuetara bideratu ere.

Lehen izapideei (leiho berria)  (pdf - 43,66 KB - nouvelle fenêtre)

DATU BALIAGARRIAK

Datu baliagarri ezberdinak (leiho berria) (pdf - 45,79 KB - nouvelle fenêtre)

ZERGA-GIDA

Finantza Ministeritzak oso baliagarria izaten ahalko zaizun Zerga-gida bat plazaratu du gazteleraz.

Kontsulta dezakezu (leiho berria) (pdf - 2,35 MB - nouvelle fenêtre)

Soldataren gaineko zerga-dispentsa eskatzeko agiria deskargatzen ahal dute Hendaian bizi eta Espainiar estatuan lan egiten dutenek.

Eskaera telekargatu (leiho berria) (pdf - 476,06 KB - nouvelle fenêtre)

Dokumentu horiek Herriko Etxeko Harrera zerbitzuan ere eskura daitezke.

Herriko Etxea

Telefonoz: +33 (0)5 59 48 23 23
Zabalik: astelehenetik ostiralera 8etatik 12etara eta 13ak eta 30etik 17ak eta 30era.

BIDASOA-TXINGUDI MUGAZ GAINDIKO PARTZUERGOA

Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoak (Irun, Hondarribia, Hendaia) Mugaz gaindiko Zerga-gidaren 3. argitaraldia plazaratu du frantsesez, euskaraz eta gazteleraz.

Kontsulta edo deskarga daiteke Partzuergoaren web gunean (leiho berria).

HIZKUNTZAK

Hendaia herri eleaniztuna da, bertan frantsesa, gaztelera eta euskara entzuten baitira.

Euskara iragan kultural aberatsa duen hizkuntza da. Hizkuntza horiek Hendaian ikasteko aukera batzuk zerrendatu ditugu, elkarteetan edo arlo pribatuan.