Herritartasuna

Telefonozko nola zuzeneko harrerek, egoki orientaturik eta informaturik izateko aukera ematen die erabiltzaileei administrazioarekin dituzten egiteko orotan.

Prozedura zenbaitetarako, erabiltzaileak herriko etxera etorri behar dira, bereziki nazio txartel eta pasaporte biometrikoen kasuan.

Argibideak

Harrera Zerbitzua 

Herriko etxea: etxe beherea
Zabalik astelehenetik ostiralera, 8etatik 11k eta 30era eta 13ak eta 30etik 17etara
Telefonoa: +33 (0)5 59 48 23 23
E-helbidea:

LURRALDETIK ATERATZEA

2017ko urtarrilaren 15az geroztik, atzerrira gurasoetako bat bederen eraman gabe doan haurrak honako hiru dokumentu hauek aurkeztu behar ditu (prozedura berriak ez dakar herriko etxean edo prefekturan egin beharreko urraspiderik):

  •  Adingabearen nortasun agiria, indarrean: nortasun txartela edo pasaportea + bisa, halakorik eskatuko balu helmuga zaion herrialdeak (herrialdeetako fitxak ikus honako webgune honetan: diplomatie.gouv.fr (lehio berria))
  • Sinatzen duen gurasoaren indarrean edo 5 urte gabe iraungia den nortasun agiriaren fotokopia: nortasun txartela edo pasaportea
  • Guraso agintea duenak sinatu inprimakia

Gehiago jakiteko: service.public.fr (lehio berria) 

*Terrorismoaren aurkako Borrokari buruzko Legeak, 2016ko ekainaren 3koak, eta 2016ko azaroaren 2ko Dekretuak berriz ere ezarri dute adingabeak lurraldetik ateratzeko baimena.

Fotokopia egiaztatua

Atzerrirako dokumentuak soilik egiaztatzen dira jatorrizkoarekin oraindik.

Harrera agiria

Hemen beherean duzu Schengen zirkulazio bisa eskuratzeko egin beharreko harrera agiria egiteko eman beharreko dokumentuen zerrenda:

  • Ostatu emailearen nortasun agiria (Nortasun txartela edo pasaportea)
  • Ostatu emailearen bizileku frogagiria (argindar faktura, telefonokoa…)
  • Diru egoera (azken 3 soldata agiriak edo zerga agiria)
  • Egonaldiaren aldi zehatza
  • 30 euroko zerga zigilua
  • Atzerritarraren datuak: Izen-deitura, sorteguna eta sorlekua, nazionaltasuna, ostatua hartuko duenaren helbidea eta pasaporte zenbakia

Eskatzaileak zehaztu behar du ea mediku asurantza ostatu hartzaileak ala emaileak hartuko ote duten (gutxieneko kopurua: 30 000 €).

NAZIO ZERBITZUAREN ERROLDA

Izena emateko: herritarren txokoaren bidez eman zure izena   ESPACE CITOYEN

Frantziar nazionaltasuna duten 16 urteko neska eta mutilek Herriko Etxeak errolda ditzan eskatu behar dute (nortasun agiria eta familia liburua ekar). Urraspide hori hamasei urte bete eta 3 hilabete gabe behar dute egin.

Erroldatze agiria baitezpadakoa da aginte publikoaren azterketa edo kontrol orotarako (CAP, BEP, Baxoa, gidabaimena…).

Erroldaturiko gaztea Nazio Zerbitzuaren Zentroak deituko du gero, Defentsa eta Herritartasun Egunean parte har dezan.

Argibideak

Paueko Nazio Zerbitzua
Telefornoa: + 33 (0)5 59 40 46 71
Webgunea : defense.gouv.fr (nouvelle fenêtre)