ESKAERA DOKUMENTUA ETA PROZEDURA
- Ekitaldi bat ekoasmatzeko gutuna (PDF (pdf - 155,46 KB - nouvelle fenêtre))
- Animazioak antolatzeko baimen eskaera dokumentua telekargatu – Inprimaki irisgarria (pdf - 166,19 KB - nouvelle fenêtre)
- ZIRKULAZIO EDOTA APARKATZEAREN POLIZIA AGINDUAREN ESKARIA (pdf - 46,42 KB - nouvelle fenêtre)
- JATETXE BAIMENTXO BATEN ESKARIA (pdf - 269,66 KB - nouvelle fenêtre)
Dosierra, eta horrekin batera doazen agiriak eta gutuna PDF dokumentu bakar batean eskaneatu behar dira. Gaztelu aretoan utz daiteke, edo posta elektronikoz igorri helbidera.
LEKU PUBLIKO BAT EDO HERRIAREN ERAIKIN BAT
Leku publiko batean edota Herriaren eraikin batean animazio bat antolatu nahi baduzu, eskari bat aurkeztu behar duzu.
Horretarako:
- Animazio bat antolatu aitzin, harremanetan sar zaitez Ekitaldiak eta Bestak Zerbitzuarekin, zure hitzordua antolatzeko hautatu duzun eguna egokia denez jakiteko (egun edo ordu horretan, antzeko beste animaziorik baden jakiteko…).
- Ekitaldia baino 2 edo 4 hilabete lehenago, eskaria helarazi behar duzu
Variétés zinegela edo Mendi Zolan kulturagunea
Variétés zinegela edo Mendi Zolan kulturagunea erabili nahi baduzu, hitzarmenak egin behar dituzu kultura zerbitzuarekin. Honako urraspide hauek egin behar dituzu:
- Aretoa eskuragarri ote den jakin: honako telefono hauetara deitu: +33 (0)5 59 48 30 49 edo +33 (0)6 29 19 58 67 edo e-postaz idatzi
- Ekitaldia baino 2-4 hilabete lehenago: animazio eskaria egiteko inprimakia bete eta goian azaldu prozedura segi (Inprimakia eta prozedura)
- Behin eskaria onartu zaizunean, aretoaren eskura uzteko hitzarmena jasoko duzu, non aretoaren erabiltze moldeak eta baldintzak zehaztuko baitira, bereziki tarifaren prezio finkoa
- Tarifak honako hauek dira: 250 € eguneko edo 125 € egun erdia (6 oren edo hori baino gutxiago) eta horiei ekitaldietarako teknikari baten lanaren gastua gainera dakieke orduko 35 eurotan.
Nolanahi ere den, hendaiar elkarte eta ikastetxeak eguneko prezio horretaz libre dira, salbu ikusleentzako sartzeak ordainpeko badira; halere, 50 € ordaindu behar dituzte areto gastuak estaltzeko (teknikariaz at). Eite humanitarioko animazio bat proposatzen duten elkarteak ere eguneko prezioa ordaintzetik libre dira auzapez jaunari eskaria eginez gero.
Argibide gehiagorako
Kultura Zerbitzua
Mendi Zolan gunea, Itsas etorbidearen – Telefonoa +33 (0)5 59 48 30 49 – E-helbidea :
Portuko eremua
Ikus ezazu 64 Departamentu Kontseiluaren eremua azaltzen duen planoa (zuri-beltzean) (pdf - 617,42 KB - nouvelle fenêtre) (Bidasoa zabaltza edo Florida portuaren inguruak).
Sektore horretarako eskaririk egiteko, eremu publikorako edo herri eraikinetarako erabiltzen den inprimaki bera erabil ezazu.
Eskari hori:
Hondartzako hondakinen bilketa antolatzea
Inprimakia bete eta Hendaiako Herriko Etxeari jakinaraz iezaiozu ETA Euskal Elkargoaren zenbaki berdera telefona ezazu: 0800 64 20 14
Ibai edo itsas eremuetan animazio bat antolatzea
Animazio bat antolatu nahi baduzu ibai edo itsas eremuan:
Telekarga ezazu Natura 2000 eraginen balioztatzeko inprimakia eta Cerfa. (pdf - 183,87 KB - nouvelle fenêtre)
Natura 2000 zonak: ikus ezazu INPN webgunea (lehio berria)
Afixatze librea
Zure informazioak herrian kokaturik diren afixatze libreko paneletan afixa ditzakezu (116cmX180cm).
Hendaian afixatze librerako lekuak non diren ikus