Hendaiatik, leku batera edo bestera joateko, errepide, trenbide edo itsasbideko talde garraioak balia ditzakezu.
Autobusa
2019ko sartzean sare modernizatua jarriko du plantan Euskal Elkargoaren Mugikortasunen Sindikatuak eta marka bakar batera bilduko ditu -Txik Txak markara- Hegobus, Chronoplus, 64 Garraioak eta Kintoa Mugi zerbitzuak.
Asmoa talde garraioen erabiltzaileei eskaintza ulergarriago egitea da eta orain arte baliatu dituzten mugitze moldeak alda ditzaten bultzatzea. Argiago gerta dakizun, orrialde honetan dituzu informazio baliagarri guztiak: lineen zenbakitze berria, plano berria, ordutegi berriak…
Webgunea ikus: txiktxak.fr
Trenbideak
SNCF
Webgunea ikus: oui.sncf (leiho berria)
EUSKO TREN
Topo izeneko tren hori Hendaiako SNCF geltorinaino heltzen da Gipuzkoatik etorriz eta erregularki abiatzen da goizeko 7etatik 22:30 arte.
Ibaiko joan-jinkariak
Hendaia eta Hondarribia artean, ibaiko joan-jinkariak erabili itzazu; urte osoan zehar duzu zerbitzu hori
Mugazgaindiko bidaiak
Espainiarantz eta Hego Euskal Herriko probintzietarantz joateko, SNCF/RENFE, topoa, ibaiko garraioa eta abarrez gain…, informazio anitz atzeman dezakezu Transfermuga webgunean, bai eta txartelen aukera ere.
Plataforma horrek Ipar nola Hego Euskal Herrian, bai eta haratago ere, bidaiatzeko aukera guztiak proposatzen dizkizu. Informazio osagarriak dituzu ere joatekoa zaren lurraldearen arabera.