KONTRA EGITEAK ETA HELEGITEAK (RAPO)

Aparkatzea ez ordaintzeagatik edo ordaindu den denbora baino luzeago egoteagatik aparkatze ondorengo tarifa finkoa ezarri bazaio, erabiltzaileak horren aurkako helegitea aurkez dezake.

Baitezpadako Aitzinetiko Administrazio Helegitea

Erabiltzaileak Baitezpadako Aitzinetiko Administrazio Helegitea (BAAH-RAPO) aurkez dezake.

BAAH-RAPO hori ezinbestekoa zaio ezarri zaion aparkatze ondorengo tarifa finkoaren aurka auzitegietara jo baino lehen. Jaso den gutunaren «abisu honi nola aurka egin?» orriak dakartzan jarraibideak bete-betean jarraitu behar dira eta eskatzen diren frogagiri guztiak eman behar dira, bai eta ANTAI erakundeak eman ordainagiriaren kopia ere (orri berdea) helegitea onartuko bada.

Helegitea jakinarazpena jaso den egunetik hilabeteko epean egin behar da.

Erabiltzaileak bi aukera ditu helegitea egiteko:

  • POSTA BIDEZ:
    • Gutun artamendatu bidez igorriz (eskuratze agiriarekilako gutun artamendatua), behar diren frogagiri guztiekin, honako helbide honetara:
    • Hendaiako Herriko Etxea – Aparkatze Zerbitzua
    • Errepublika plaza – CS60150
    • 64701 HENDAIA cedex
  • INTERNET BIDEZ:

BAAH-RAPO helegitea igorri zen egunetik hilabeteko epean arraposturik jaso ezean, deus ez duela eman uler liteke. Hortik goiti, bi hilabete daude aparkatze ondorengo tarifa finkoa ordaintzeko (3 hilabete tarifa finkoaren jakinarazpena jaso zen egunetik).

HELEGITEA CCSP BATZORDEAREN AITZINEAN

Helegite horrek huts egin badu, erabiltzaileak, egoki iruditzen bazaio, helegitea egin dezake Limoges hirian den Ordainpeko Aparkatzearen Aurka egiteko Batzordearen (Commission du Contentieux du Stationnement Payant-CCSP) aitzinean. Horren egiteko, erabiltzaileak, lehenik, aparkatze ondorengo tarifa finko hori ordaindu behar du.