Bidaiatze molde eztiak

EDERBIDEA Nafarroa, Gipuzkoa eta Pirinio Atlantikoen lurraldeetako mugaz gaindiko eu- ropar lankidetza proiektua da. Bertan, hiru lurraldeetako 12 bazkidek indarrak batu dituzte bizikletaren erabilera sustatzeko.

EDERBIDEA 2016-2019 proiektuak INTERREG POCTEFA Europako programaren laguntza du, eta batzorde kudeatzailea Pirinioetako Lan Elkartea da. 9,4 milioi euroko aurrekontua du, eta %65a Europar Batasunak kofinantzatzen du EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez.

EDERBIDEAko bazkideak Pirinio Atlantikoen Departamentua, Nafarroako Gobernua eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira; Imotz, Biarritz, Donibane Lohizune, Hendaia eta Irungo Udalak; Euskal Herri-Aturriko mugikortasun sindikatua, Baztan Bidasoa Turismo Elkargoa, Cederna Garalur elkartea eta Plazaola Partzuergo Turistikoa.

Zenbait webgunetan atzeman ditzakezu lurraldean dituzun oinezkoentzako eta bizikletentzako bideak; bizikleta gogoan hartzeko profita ezazu!

Badiaren bidea

«Badiaren bidea» eskuorria Partzuergoaren webgunean ikus edo telekarga ezazu (leiho berria)
Bidasoa-Txingudi
Mugazgaindiko Partzuergoak argitaratua

Vélodysée edo bide berdea