Hendaiako Herriko Etxeak biltzen ditu karriketako eta hondartzako hondakinak. Bil Ta Garbi Sindikatuarekin batera 0 xautze 0 hondakin jardunaldia antolatzen du eta Hondakinak Murrizteko Astean parte hartzen du, azaroan.
Herriak abereak dituztenei gomendatzen die zakutxoak har ditzatela beren adiskideen kakak biltzeko, zakutxoen banagailuak ibiltze leku nagusietan besterik ez baitaude. Hemen beherean ikus.
Hemen jarraian baduzu aholku zenbait hondakin berdeei buruz, arropen edukiontziei buruz, pilei buruz.
Traste handiak
Traste handiak bota nahi badituzu (oheak, elektrogailuak…), zenbaki berdera dei ezazu: 05 59 57 00 00 – 2.aukera
Itsas hegiaren garbiketa
Senitarte bat bazarete, edo adiskide edo auzokoen talde bat, edo elkarte bat, edo auzo bat, aisialdi harrera bat, enpresa bat edo norbanako bat… zuekin batera, urtean behin, 9:30etik 12etara, Hendaiako itsas hegia garbi dezakegu elkarrekin, 6 km itsas eta ibai ertzetan. 9 talde osatzen ditugu honako leku hauetan:
- Abadia gazteluaren sargunean (Armatondo karrika 6)
- Hendaia Bidassoa Surf Club klubaren egoitzan (Dunba Harrien sokorri gunetik hurbil)
- Turismo bulegoan (Itsas Etorbidearen 67an)
- Zokoburuko harea muinoetan (Blanco talaso zentroaren sarbidearen aitzinean)
- Itsas Zentroan (Txingudi badian)
- Badiaren behatokian (Jean Moulin biribilgunea – lehengo kontsulatu zaharraren aitzinean)
- Beltzenean (skate gunean)
- Kanetan (Kanetako portuaren adiskideen elkartearen egoitzaren aitzinean – euskaraz)
Jendeak biltoki horietara 9:30etan xuxen-xuxen biltzera gonbidaturik dira honako material hau eramanik:
- Bota edo lekurako egoki den oinetako parea
- Eskularru parea
- Eta borondate on handia…
Nondik norakoa
- 9:30ean hasiz: parte hartzaileak hartzea biltoki bakoitzean
- 9:45 – 11:15: profesional batek gidaturik (IEZI Euskal Itsasbazterraren animatzaileak, Abadia Eremuaren itsas ertzaren zaintzaileak…) nork bakoitzak parte har dezake joairek edota mareek neguko tenpesta eta ur handietan ekarri eta ertzetan utzi dituzten hondakin anitzen bilketan.
- 11:30 aldera, Itsas Zentrora joan eta sailkapenaren enbaxadoreak gidaturik, bilduak izan diren eta herri zerbitzuek hara eraman dituzten hondakin guztiak sailkatuko dituzte ekoherritarrek
- 12ak aldera, behin sailkapena buruturik, goiza Herriko Etxeak eskaini zintzur bustitze batez amaituko da eta IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak «Itsasbazterraren babesle diploma» emanen dio parte hartzaile bakoitzari
Eragiketa hori IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak eta Hendaiako Herriko Etxeak antolatzen dute
2019ko martxoaren 16an izanen da datorren itsas hegiaren garbiketa
Argibideak
IEZI Euskal Itsasbazterra
Talde bat bazarete:
Elkarteko kideak ekoherritar bolondres izatera deitu nahi dituzten egitura edo taldeei IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteari izena eman diezaioten gonbidatzen zaie
Zakur Kakak
Ibiltze lekuetan kokaturik diren banagailuetan edota Herriko Etxean edo Turismo Bulegoan badira zakur gorotzak biltzeko zakutxoak.
Horretarako zikinontziak ere atzemanen dituzu promenadetan.
Hondartza auzoan bada «zakur komun» bat ere, Donibane Lohizuneko biribilgunean, Santa Ana elizaren ondoan.
Oroit: zakurrak ezin dira hondatzara sar, hala udan nola neguan ere.
Pilak
Pilen birziklatze tratamenduak metal astun kaltegarri gehienak ateratzeko aukera ematen du eta ekoizpen adarrera sartzen ditu berriz.
Halatan, bada, behar-beharrezkoa da pila erabiliak pilak saltzen dituzten saltegietara eramatea, edo, bestela, Herriko Etxera edo hondakindegira.
Arropak
Arropak, oihalak, oinetakoak (binaka elkarri loturik) eta larruki zaharrak horretarako bilguneetara eraman litezke (Webgunea: Le Relais 64 – frantsesez (leiho berria).
Elkarteak gauzak sailkatu eta berriz erabil litekeen guztia banatzen du (bigarren eskuko jantzien saltegiei edo elkarteei ematea); gainerakoak (zulatuak, zikindurik…) birziklatu eta etxeetarako isolatze materiala egiteko erabiltzen da edo industriarako piltzarrak egiteko.
Hemen dituzue edukiontziak:
- 2 saltegi handitan: Irandatz karrikan (Intermarché) eta Hostailbidean (Carrefour Market)
- karrika hauetan: Orio, Tunelekoa, Industriakoa (borondatezko ekarpenguneetan) eta Agerria eta Richelieu
- aparkaleku honetan: Laranjondoen karrikan (borondatezko ekarpengunea)
Le Relais enpresa sare bat da, 30 urtetik hona gizartetik bazterturik diren pertsonak lanpostu iraunkorrak sortuz berriz gizarteratzeko lanetan ari dena.