Etxe hondakinen eta sailkatu hondakinen bilketa Euskal Elkargoak egiten du.
Gero, haien tratamendua edota birziklapena Bil Ta Garbi Sindikatuak egiten du balio emate zentroetan, edo Canopia zentroan (Baiona), edo Mendixka zentroan (Sarrikotapea) edo beste adarretan.
Herriak karriketako edo hondartzako hondakinak ditu bere gain hartzen eta profesionalei obra hondakinak botatzeko zentro bat eskaintzen die.
Bilketa eta tratamendua
Bilketa
Hondakinen bilketa EUSKAL ELKARGOAK egiten du 2017. urteaz geroztik.
Tratatuak izanen diren lekuetaraino eramateaz arduratzen da ere.
Prebentzioa lantzen du ere, lurraldeko biztanleek gehiago eta hobeki sailka ditzaten hondakinak!
Honako informazio hauek atzeman ditzakezu:
- bilketak (egunak…) hemen: Euskal Elkargoaren webgunea – Hego Lapurdiko Eremua
- borondatezko ekarpen guneak (zer bota eta herrian non kokaturik diren)
Citeo-ren webgunean - zaku horien banaketa eta aholkuak sailkapenaren enbaxadoreek egiten dituzte, hilean behin, Xakamartegia hondakindegian (zaku horiak orain dela gutxi etorri eta bakarkako etxe batean bizi direnentzat dira edo kutxa horia galdu dutenentzat).
Euskal Elkargoa
Hego Lapurdiko Eremua
Zk. BERDEA: 0800 64 20 14
Euskal Elkargoaren webgunea
TRATAMENDUA
Hondakinen tratamendua BIL TA GARBI Sindikatu Mistoak egiten du, honako asmo honekin: «hondakin gutxiago sortu gero eta balioztatze handiagoa eginez eta lurperatzea ahal den gutxien eginez».
2002an sortu zen eta etxe hondakinen eta haien gisakoak kudeatzeko adar oso bat gauzatzen du Pirinio Atlantikoetako Departamentuaren mendebaldean.
Ekologia Trantsiziorako Ministerioaren «Zero Hondakin, Zero Xahutze» proiektura lotzen da.
Bil Ta Garbi webgunea ikus (leiho berria)
Le Syndicat BIL TA GARBI vous propose de vous adresser gratuitement un autocollant « Stop Pub » par courrier : https://www.biltagarbi.com/formulaire-demande-stop-pub/
PUBARIK EZ
“Pubarik ez” pegatina dohainik posta bidez BIL TA GARBI sindikatuak bidali dezake :
https://biltagarbi.eus/eco-gestes/pubarik-ez-kolakia-kolatzen-dut-nere-gutun-ontzian/