Hendaiako Herriaren hizkuntza politikaren gaur egungo lerro nagusiak honako hauek dira:
Partaidetzak eta dispositiboak
- Hobekuntza Kontratua Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) eta Euskal Elkargoarekin: Helburua: hainbat lehentasunezko zerbitzu autonomoak bihurtzea, herritarrei euskarazko zerbitzua eskaintzeko gisan. Baliabideak: agenteen formakuntza, dokumentu elebidunen sortzea, hizkuntza paisaia elebiduna.
- EEPrekiko hitzarmena: Udalaren hizkuntza politikarako marko orokorra finkatzen du (langileen formakuntza eta euskara gaitasunaren kontutan hartzea kontratazioetan, komunikazioa eta seinaletika elebidunak, publiko ezberdinentzako euskarazko jardueren antolaketa, etab…). 2017ko abenduaren bukaeran bururatu zen, eta horren ordez, partaidetza bat definitu beharko litzateke Euskal Elkargoarekin.
- LEHA dispositiboa: Dongoxenia haurtzaindegiaren labelizazio dispositiboa, EEP eta Euskal Elkargoarekin elkarlanean. Langileen formakuntza, euskarazko ikuskizun eta jardueren programazioa, dokumentuen eta seinaletikaren itzulpena aurreikusten ditu.
Euskararen aldeko proiektuak
- Hendaia Euskaraz: Martxoa, euskararen hilabetea Hendaian. Euskarazko jarduera programa baten antolaketa, Hendaiako elkarte eta udal zerbitzuekin elkarlanean. Orain arte landu gaiak: ingurune digitala, lehen hitza euskaraz, hizkuntza gutxituak, aisialdiak, transmisioa, osasungintza, merkataritza, elkarteak, udal zerbitzuak.
- Kantu Txapelketa: 2 urtetan behin egiten da eskolarteko euskal kantu txapelketa. Helburuak: haurrek euskal kantuak ikas ditzaten bultzatzea, euskara molde ludiko batez praktikatzea, euskara ekintza humanitario edo sozial bati lotzea.
- Euskaraldia: Hendaiak parte hartzen du Euskal Herri osoan egiten den euskaldunen aktibatzeko kanpainan. Lehen edizioa: 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Hurrengo edizioa: 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra.
Ekintza mutualizatuak:
Beste lurralde edo herri batzuekin:
- Gaikako hiztegitxoak: frantsesa-euskara gaikako hiztegitxoen bilduma osatu eta banatu da, Euskal Elkargoko lurralde osoan. Gehiago jakiteko
- Mintzaldi zikloak: 2016 eta 2017an, sentsibilizazio mintzaldi zikloak antolatu dira, elebitasuna, euskararen erabilpena eta abarren inguruan.
Euskara Zerbitzuaren beste eginkizunak
- Herriko langileen formakuntza koordinatu eta laguntzea, EEP eta Euskal Elkargoarekin elkarlanean
- Euskarazko jardueren inguruko komunikazioa: Euskar’Agenda, Facebook
- Laguntza tekniko eta logistikoa elkarte eta udal zerbitzuentzat, herrian antolatzen diren euskararen aldeko jardueren inguruan
- Euskara Batzordearen bilkuretan eta proiektu eta partaidetza ezberdinen jarraipen bilkuretan parte hartzea
- Harremanak erakunde partaideekin (EEP, Euskal Elkargoa…)
- Publikoari zuzendu dokumentuen itzulpena