Hendaia Euskaraz 2025 – Egitaraua

Martxoa, euskararen hilabetea Hendaian

Martxoaren 2an

19:00

Zine-topaketa: Nun habila Perkain ?

Filmaren proiekzioa (euskaraz, azpitituluak frantsesez), ondotik solasaldia Mikel Erramouspé zuzendariarekin (euskaraz, aldibereko itzulpena frantsesez)

Prezioa: zinemaren ohiko tarifak

Les Variétés zinegelan

Aldudarrak kultur elkartea hasi da dela 4 urte, Aldude eta auzo herrietako historia eta bizia erakusten dituzten irudiak biltzen. Lekuko pilotaren istorio aberatsa ikertzea eta zabaltzea 4 bideo dokumentalen bidez hautatu du. Nun habila Perkain? lehen dokumentalean, Mikel Erramouspé zuzendaria saiatzen da Perkain pilotari mitikoaren hobeki ezagutzea, frantses iraultza denbora nahasi hartan bilatuz zer pasatu zen xuxen hiru herri hauetan. Mendiz mendi ibiliko da Banka, Aldude eta Urepelen gaindi bainan inkestak eramanen du ere Auritz Berri, Itsasu eta Tolosa aldera. Zerbaitetara helduko dea?

Martxoaren 5ean

17:30 – 18:30

Yoga familian

Yogaren ezagutzea familian eta euskaraz (5-10 urteko haurrak guraso batekin).

Prezioa: 10€ familia bakoitzeko.

Kiran Shanti elkarteak antolaturik.

Kiran Shanti elkartean, Pausuko errepidea, 74 (Intzuran)

Yoga egiteak izugarrizko onurak ekartzen ditu haurren garapen prozesuan. Yogaren praktikarekin, haurrek beraien oreka, armonia eta osasunarekin topo egin eta ondorioz jarrera baikorrak adierazten dituzte. Familian praktikatuz, momentu gozo horiek gurasoekin partekatzeko aukera dute, eta biziki gustukoa dute!

Martxoaren 6an

18:30

“Genero estereotipo batzuk haur-gazte literaturan, egiazki?”

Mintzaldia Idoia Rodriguez Mondragonen eskutik.

Euskaraz, aldibereko itzulpena frantsesera. Dohainik.

Mediatekan

Haur-gazte literaturak gure haurrei modeloak, ametsak eta baloreak transmititzen ditu eta pertsonaiak gazteak identifikatzeko ereduak dira. Alta, maiz, haiek  aniztasun eskasa dute eta mugagarriak dira. Neskak eta mutikoak estereotipo batzuetan kokatuak dira eta honek ondorioak ditu haien gogoetan eta proiektuetan. Literaturak transmititzen eta bermatzen dituen inegalitateak eta obra berdintzaileak aztertzea izanen da mintzaldiaren xedea. Literatura berdintzaile bat, jendarte ireki baten oinarria baita!

Martxoaren 7an

18:00 – 19:30

Kantuz Kantu

Zatozte euskal kantu herrikoiak taldean kantatzera!

Mintzaian elkarteak antolaturik.

Borderline Fabrikan

Martxoaren 12an

14:00 – 16:00

Archéologie, les fouilleurs du temps / Arkeologia, denboraren induskatzaileak

Akitania Berriko eta batez ere Euskal Herriko arkeologiaren inguruko erakusketaren bisita euskaraz familientzat (8 urtetik goiti); ondotik, arkeologiaren inguruko atelierra.

CPIE Euskal Itsasbazterrak antolaturik.
Izen-ematea derrigorrezkoa, beranduenaz jardueraren bezperan: 05.59.74.16.18 –

Erakusketa ikusgai martxoaren 22a arte, asteartetik larunbatera: 10:00 – 12:00 / 14:00 – 17:30

Asporotsttipin – Euskal Erlaitzaren etxean

Erakusketa horren bidez, elkarteak arkeologia, historia eta teknikak ezagutarazi nahi ditu adibide argigarri zehatzen bidez. Akitania Berriko, Pirinio Atlantikoetako eta Landetako departamenduetako ondare eta aktibitate arkeologikoari balioa ematea eta Euskal Herrian foku bat proposatzea zen borondate sendo bat. Taula bakoitza, ikerketa arkeologikoei buruzko solas orokor bakoitza, aztarnategi berezi batek ilustratzen du, eta leku hori, bestalde, jadanik museo batek balioesten du. Bisitariari mugitzeko gogoa ematea eta bere lekuak bisitatzera joatea da helburuetako bat.

Euskarazko bisita gidatua familiei zuzendua da (8 urtetik goiti) eta ondotik, arkeologiaren inguruko tailerra izanen da. Arkeologo baten larruan sartzea gomitatzen zaituztegu. Ontzi batzuetan gordeak diren objektu zaharrak miatuko ditugu, izendatuko ditugu eta data ezarriko diegu.

Ilustrazio zabalarekin, testu oso laburrekin, erakusketa publiko zabalarentzat eskuragarria da 6 urtetik goiti.

18:30

“Mugaren erronka, atzo, gaur eta bihar”

Mintzaldia Iban Larrandaburu eta Elena Casiriain-en eskutik, Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean antolatua.

Euskaraz, aldibereko itzulpena frantsesera. Dohainik.

Gaztelu Aretoan

Muga, galderak sortzen dituen gaia dugu, hiru Europar instituzioen erdian kokatua den gure herriarentzat : Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko Partzuergoa, Baiona-Donostia Eurohiria eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euro Eskualdea. Mugak zer eragin du bertako biztanleriarengan? Nola aldatu egin da mugaz gaindiko harremana? Arrunta ote da mugan bizi eta lan egitea? Iban Larrandaburu eta Elena Casiriain ikerlari gazteak galdera horien inguruan arituko dira, Pauline Guelle doktoreak animaturiko eztabaidan.

Martxoaren 15ean

9:30 – 11:30

Udaberriko garbiketa Hendaiako itsas bazterrean

Hendaiako biztanleak, elkarteak, auzo-batzordeak eta enpresak mobilizatzen dituen publiko guztientzako naturaren aldeko lan boluntarioa (elebitan).

Antolatzaileak: Hendaiako Herriko Etxea eta CPIE Euskal Itsasbazterra

Izen-ematea derrigorrezkoa: 05.59.74.16.18 –

Hitzordua izen-ematean emanen zaizue.

Martxoaren 16an

11:00

30. Udaberriko Besta

“Ostirala iritsi da” ikuskizuna, Porrotx, Marimotots Pupu eta Lore pailazoen eskutik.

Akelarre elkarteak antolaturik.

Daniel Ugarte pilotalekuan (Beltzenea)

Prezioa: 9€ – Dohainik 2 urte pekoentzat

Txartelak salgai Hendaiako Lovi kafetegian, Irungo Real Union ostatuan eta akelarre.eus webgunean.

Gaur egun berezia da eskolan. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta bertaratutako lagunek Txapas irakaslearekin batera, bere azken laneguna igaroko dute, elkarrekin ikasitakoa ospatuz. Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak, irriak eta bihurrikeriak ez dira faltako. Txapasekin beti da ostirala!

Jantzi sudur gorria eta zatoz gurekin Txapasen kaxa magikoek gordetzen dituzten sekretuak ezagutzera!

Martxoaren 21ean

18:00 – 19:30

Kantuz Kantu

Zatozte euskal kentu herrikoiak taldean kantatzera!

Mintzaian elkarteak antolaturik.

Akelarre elkartearen egoitzan, Askatasunaren karrika, 3

Martxoaren 22an

10:00

Andaye – Oroitzapenen Hiria

Gunearen aurkezpena euskaraz, ondotik erakusketa elehirudunaren bisita librea.

Dohainik, toki kopuru mugatua.

Baitezpadakoa da erreserbatzea: https://tinyurl.com/2b8d3etu

Hendaia Turismo eta Merkataritzak antolaturik.

Andaye – Oroitzapenen Hirian

Sartu iraganak bizia hartzen duen mundu batera, gaikako 9 gela liluragarriren bitartez, bakoitzak Hendaiako eta, oro har, Euskal Herriko historiako esperientzia sakon eta interaktibo bat eskainiz.

  • Ezagutu euskal mitologiaren sakontasuna, non antzinako kondairak bizitzen diren istorio liluragarrien eta artefaktu misteriotsuen bidez. Ondoren, murgil zaitez sorginkeriaren mundu liluragarrian, non arbasoen tradizioek misterioarekin eta ezkutukoarekin bat egiten duten.
  • Arakatu aro modernoa bere distira eta konplexutasun osoan. Itsas historiako ozeano nahasia zeharkatu Bizkaiko Golkotik San Lorentzoko ertzeraino; ezagutu nabigatzaile ausarten istorioak eta kostaldeko lurralde hauen patua sortu zuten borroka epikoak.
  • Murgil zaitez Bigarren Inperioko eta Hogeitako Orroko giro nahasian, eskualdean aztarna ezabaezina utzi zuen gizarte, kultura eta politika istiluen garaian.
  • Gogoratu XX. mendeko munduko gatazkak eta Espainiako Gerra Zibila.
  • Ezagutu kontrabandoaren mundu intrigazkoa, Bidasoa ibaiaren ertzean loratu den jarduera klandestinoa.
  • Gogoratu Europako mugen kudeaketa Schengen akordioak eta euroa ezarri aurretik…
  • Harritu gaitzazu txipiroiak eta euskal pastela prestatuz!

Museoaren euskarazko aurkezpen baten ondotik, parte hartzaileek gela guztiak beren erritmoan bisitatzen ahalko dituzte.

Martxoaren 23an

10:30etik goiti

Mutxiko Besta

Mutxiko elkarteak mutxikoen eta Euskal Herriko zein kanpoko dantza herrikoien inguruko festa batean parte hartzera gomitatzen zaituzte.

10:30: Txistulari eta gaiteroen Diana

11:30: Mutxikoak Gaztelu Zahar pilotalekuan

13:00: Zintzur-bustitzea

13:30: Bazkari herrikoia Gaztelu Aretoan

Bazkaria: 28€ – Menua: mota anitzeko pintxoak, Herriko txahalki axoa  patatekin, ardi gasna, Hendaiako bixkotxa.
Erreserbak martxoaren 17a arte: +33 (0)6.83.90.25.11 –

Mutxiko Elkarteak antolaturik.

Gaztelu Aretoan

Martxoaren 28an

18:00

“Zuek duzue giltza. Haurren hizkuntza portaerei eragiteko bideak”

Mintzaldia, Paula Kasaresen eskutik. Aitzinetik, Ikas pedagogia zerbitzuak gurasoentzat sortu duen web atalaren aurkezpena eta elkarteen informazio erakusmahaiak.

Donibane-Lohizune, Ziburu eta Urruñako herriekin elkarlanean antolaturiko belaunaldi berrien euskalduntzeari buruzko informazio zikloaren baitan.

Euskaraz, aldibereko itzulpena frantsesera. Dohainik.

Gaztelu Aretoan

Filologian eta antropologian diplomaduna, Paula Kasares soziolinguistika doktore nafartarrak azalduko digu eskolak, familiak eta eskolaz kanpoko aktibitateek elkar-osatzen dutela, haurrek euskararekin izanen duten harremana baldintzatzerakoan. Euskaraz jakin edo ez (oraindik), aita-amen hizkuntza portaera, jarrera eta balio aktiboek seme-alabak indartuko dituzte euskaldun hazten laguntzeko. Motibazio iturri izateko moldeez gogoetatuko dugu solasaldi ireki horretan.

Mintzaldia aitzin, hainbat elkarte hor izanen dira, familiei interesatzen zaizkien gaien inguruko informazioa banatzeko, eta Ikas pedagogia zentroak gurasoentzat sortu duen web atal berria aurkeztuko du.

21:00

DORTOKA – Euskara ikasten dutenen irratsaioa

Imanol Espinazo aktorea euskara ikasten ari da eta erabaki du mikroa hartzea euskara ikasi dutenen lekukotasuna biltzeko. Zuzeneko irratsaioa euskaraz, hanka-sartzeak umorez partekatzeko. .

Sartze librea. Borderline Fabrikak antolaturik.

Borderline Fabrikan

Martxoaren 29an

11:00

XoOoo ! Nire haurrarekin euskaraz irakurri

Josteta kantu eta erhi joko liburu elebidunaren aurkezpena, Josiane Aguerre-Valencia eta Ainhoa Elizondoren eskutik. Guraso euskaldun zein erdaldunentzat, beren haurrekin (9 hilabete-6 urte) irakurketa momentu bat partekatzeko parada.

Donibane-Lohizune, Ziburu eta Urruñako herriekin elkarlanean antolaturiko belaunaldi berrien euskalduntzeari buruzko informazio zikloaren baitan.

Dohainik.

Mediatekan

XoOoo! Josiane Aguerre Valenciak irudikatutako eta Ainhoa Elizondok musikatutako albuma da. Vinciane Schleef (aztarna ilustratzailea Matahami-n Zerua buru gainera / Le ciel sur la tête albumean) ilustratutako 11 josteta kantu poetiko aurkitu ditugu. Bakoitzak QRCode bat du eta horri esker, Jérôme Gaillard Hendaiako San Bixente eskolako zuzendariak egindako 11 bideo eta 11 audio aurki ditzakezu. Album honek hezkuntza-dimentsioa du, irakasle talde batek ekoitzi duelarik.

Haurrentzako kantuek abantaila anitz eskaintzen dituzte euskararen transmisioan eta ikaskuntzan: erritmikoak eta errepikakorrak izan ohi dira, eta horrek haurrei hitz eta egitura linguistikoak buruz ikasten laguntzen die dibertitzen diren bitartean. Era berean, euskararen doinua eta intonazioa ikasteko aukera ematen diete, ahozkerarako eta ahozko ulermenerako ezinbestekoak baitira. Eta azkenik, taldean emanik, haurren arteko elkarrekintza sustatzen dute. Haur-kantuak ulerterrazagoak izan daitezen, liburuaren bukaerako itzulpen batek josteta kantu bakoitzaren ideia orokorra ulertzeko aukera ematen dio.

Album hau, beraz, euskararen transmisiorako tresna ederra dugu, eta guraso, irakasle, haur ttipiekin ari diren profesional… guztiei ezagutzera etortzea eskaintzen zaie. Aurkezpen hau Donibane-Lohizune, Ziburu eta Urruñako herriekin elkarlanean antolaturiko belaunaldi berrien euskalduntzeari buruzko informazio zikloaren baitan proposatua da.

Martxoaren 30ean

16:30

Hendaiako Eskolarteko 10. Euskal Kantu Txapelketa

Hendaiako Herriko Etxeko Euskara eta Hezkuntza eta Haurtzaroa zerbitzuek antolaturik.

Prezioa: 2€/heldu, Les Deux Jumeaux elkartearen alde

Daniel Ugarte pilotalekuan (Beltzenea)

Hendaiako Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak eta Haur eta Gazte Animazio zerbitzuko eskolaldi inguruko animatzaileek antolaturik, txapelketa hau bi urtetan behin antolatua da, eta lehen mailako ikastetxe guztietako haurrei irekia da (CPtik CM2ra). Aurtengo berritasun nagusia, kontzertua martxora gibelatu da, euskararen hilabetea ederki amaitzeko !

Proiektu horren bidez, haurrek euskal kantu herrikoien ikasteko aukera dute, eta gisa horretan euskara eta kultur ondarearen transmisioa era ludiko batez sustatzen da.  Bestalde, euskararen bitartez lotura humanitario bat sortu nahi da, kontzertuaren diru-sartze guztiak Hendaiako Itsas Ospitaleko lagunak eta senideak biltzen dituen Les Deux Jumeaux elkarteari emanez.

Aurten ere, haurrek kopuru handiz parte hartuko dute euskara eta kantuaren inguruko festa handi horretan: oro har, Hendaiako 1. mailako eskola guztietako ia 200 izanen dira, Beltzeneko agertokian kantatzeko. Sari anitz izanen dira, horien artean jolas arratsalde bat parte hartzaile guztientzat.

Gure Hendaiako talentu gaztetxoak entzutera joateko eta Les Deux Jumeaux elkartea sustengatzeko parada paregabea!

IKUSKIZUNEN ALDETIK…

Martxoaren 14an

20:00

KONTZERTUA : OLATZ SALVADOR

Iraupena: 75 mn

Zainak Eman album berriaren aurkezpena.

Kultur Sasoiaren baitan.

Prezioak: 12€ / 6€ / 4€ – eusko. Aitzin-salmenta Mendi Zolan kulturgunean eta www.hendaye-culture.fr webgunean.

Mendi Zolan kulturgunean

Olatz Salvador artistak 10 urtetik gora daramatza musika eszenan murgilduta, nahiz eta orain bere bakarkako proiektuan buru belarri dabilen. 2018an kaleratu zuen bere lehen estudioko lana, Zintzilik, harrera ezin hobea izan eta bere proiektua sendotzera eraman zuena. Musika Bulegoa Saria jaso zuen 2022an eta soinu banden konposaketa eta ekoizpenean ere aritu da. Oraingoan, Zainak eman bere hirugarren albuma aurkeztera dator, Kataluniako Olivera estudioetan ekoiztu eta grabatutako bere lan arriskatuena.

Martxoaren 25ean

18:30

Egonaldi ateratzea: ARGILUNAK

Garazi Egiguren – Komorebi konpainia – Iraupena: 35 mn, ondotik eztabaida

Dantza, bideo eta musika ikuskizuna euskaraz.

Mugaz gaindiko Karrikan plataformak hautatutako konpainia, espazio publikoarentzat sortzen duten Euskal Herriko konpainia berrien sustenguz.

Kultur Sasoiaren baitan.

Prezioa: Dohainik. Erreserbak Mendi Zolan kulturgunean eta www.hendaye-culture.fr webgunean.

Mendi Zolan kulturgunean

Argilunak diziplinarteko (dantza, musika eta bideoa) kale emanaldi bat da, dolu prozesu batetik sortu dena. Galera batek eragindako krisi existentzialaren terapia izaten hasi eta eraikitako bizitza eredua kuestionatzeko adierazpen bidea bilakatu da. Alabaina, bizipen pertsonala den hau, unibertsalizatzeko ariketa ere bada. Bizipen hauek ardazten dituzten sentimendu eta emozioak unibertsalak baitira. Dantza eta ikus-entzunezkoak uztartuz, bizitzaren izaera dualak sinbolizatzen dituen tentsioen inguruko errepresentazioa garatu da.

Emanaldiaren ondotik, artistekin solastatzeko aukera izanen du publikoak.