Asteazkenetik larunbatera
10:00 – 13:00 / 15:00 – 19:00
EGAK artista plastiko taldearen eskutik.
Mendi Zolan kulturgunean
Plus d'informations
Alberto Letamendi, Anne Broitman, Pelex eta Marythé artistek osatu EGAK taldeak euskal ondarearen inguruko erakusketa bat proposatzen dizue Mendi Zolan kulturgunean.
EGAK arte plastikoen euskal artisten talde bat da, azken 2 urtetik hona euskal ondarea ezagutzera emateko erakusketak egiten ari direnak: Akelarreak (A. Letamendi), Baigurako pottokak (A. Broitman), txalaparta joleak (Pelex), etxeetako eta hilarrietako ikurrak (Marythé).
Txingudiko badian Natura ateraldia euskaraz.
CPIE Euskal Itsasbazterrak antolaturik.
Izen-ematea (berantenaz bezperan): 05.59.74.16.18 /.
Hitzordua izen-ematean zehaztua.
Plus d'informations
IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak bi natura ateraldi eskaintzen dizkizue euskaraz.
Txingudiko badiara joanen zarete, gure inguruko txoriak ezagutzera animatzaile euskaldun baten laguntzarekin. Nola deitzen da txori hau, zer jaten du… ? Zatozte, eta erantzunak ukanen dituzue!
Variétés zinegelaren lan taldeak Lander Garroren “Tipularen Sehaska Kanta” filmaren proiekzioa proposatzen dizue. Ondotik, zuzendariarekin solastatzeko aukera izanen da (euskaraz, bat-bateko itzulpena frantsesera).
Diagnostiko bat egiteko edo tratamendu bat izateko medikuarengana joatea gauza arrunta da kanpoko munduan. Baina preso den ororentzat bide oso zaila edo ezinezkoa da. Lander Garro, zuzendaria, kartzelan gaixo egotearen esperientzia bizi izan dutenengana joan da, zer ondorio duen hobeki ulertzeko. Diskurtso politikotik harago doan hizkuntza erabiltzen du, osasunerako eskubiderik ez duten presoen indefentsioa emozioen ikuspegitik esploratuz, artefakto zinematografikoaren baten bidez. Film politikoa baino gehiago film artistikoa da Tipularen Sehaska Kanta, lehen pertsonan eta hesteetatik kontatua. 1942an kartzelan hil zen Miguel Hernandez poeta espainiarraren Nana de la cebolla olerkitik abiatuta, analogia historikoa egiten du filmak: 1936ko gerran preso hiltzeak zentzurik ez bazuen, zentzurik ba ote du gaur?
OIHANA
Martxoaren 2an, 20:30
Itzuli konpainia (Baiona).
Iraupena: 60 mn
Euskarazko antzerki eta dantza ikuskizuna (10 urtetik goiti). Kultur Sasoiaren eta EKE-ren Ibilki dispositiboaren baitan.
Prezioak: 12€ / 6€. Txartelak salgai Mendi Zolan kulturgunean eta www.hendaye-culture.fr-en.
Mendi Zolan kulturgunean
Plus d'informations
Itzuli konpainiak “Oihana” izeneko dantza eta antzerki ikuskizuna aurkeztuko du Mendi Zolan kulturgunean.
Etorkizun hurbil batean, Oihana, Lur bere amarekin eta Argia, bere amatxirekin, bizi da. Mendeetan zehar, jakintzak eta ohiturak, familiako emakumeen artean transmitituak izan dira dantzaren bitartez. Baina, katea moztu egin da. Oihana, ez da gai hizkuntza hau eta dakartzan sekretuak ulertzeko. Gau batez, Oihana, ametsetan
bidaiatzen ahal duela ohartzen da. Ordutik, ausardiaz eta kuriositate handiz, bere iragana deskubritzera abiatzen da eta honekin batera, hizkuntza misteriotsu hau hitz egiten duten emakumeak ezagutzera: sorginak.
Oihanak, dantza eta antzerkia uztartuz, transmisioa eta identitatearen eraikuntzari buruz hitz egiten digu.
Ikuskizun hau Kultur Sasoiaren eta Euskal Kultur Erakundearen Ibilki (euskal antzerkiaren hedapenaren sostengua Iparraldean) dispositiboaren baitan proposatua da.
Txertatze-ziurtagiria derrigorrezkoa.
LAU SASUAK
Martxoaren 3an, 20:30
Iparraldeko Orkestra (IO).
Iraupena: 75 mn Kontzertua. IO-k antolaturik, Kultur Sasoiaren baitan.
Prezioak: aitzin-salmenta 15€ / 8€ – www.ospb.eus / 05 59 31 21 78
Bertan (kontzertua hasi baino 45 mn lehenago): 20€ / 12€. Dohainik 22 urtez pekoentzat.
Variétés zine-antzokian.
Plus d'informations
Martxoaren 3an (osteguna), 20:30ean, Hendaia Euskaraz-en eta Kultur Sasoiaren baitan, Iparraldeko Orkestrak “4 sasuak” izeneko kontzertua eskainiko du Variétés antzokian.
Iparraldeko Orkestraren sokak 2016. urtean Marina Beheretchek moldatu Vivaldiren Lau Urtaroen euskal koloretako bertsioarekin ari dira berriz ere.
Stéphane Rougier biolin jolea bakarlari arituko da eta bere kar guztia, birtuosotasuna eta klezmer eragina ekarriko dizkie, lau urtaro harrigarri eta sutsu hauei!
Tokiko lau musikari ere lotu dira taldera: Mixel Etxekopar, Patrik Larralde, Paxkalin Chabagno eta Paxkal Indo.
Bertan (kontzertua hasi baino 45 mn lehenago): 20€ / 12€. 22 urtetik beherakoentzat dohainik. Txertatze-ziurtagiria derrigorrezkoa.
“Hontzaren gaua”
Martxoaren 4an, 19:30 – 21:00
Natura ateraldi elebiduna. CPIE EI-k antolaturik.
Izen-ematea (berantenaz bezperan): 05.59.74.16.18 / .
Euskal erlaitzean
Plus d'informations
Hontzaren Gauaren kari, zatozte zuen ohiturak itzulipurdikatzera! Euskal erlaitzean iraganen den gaueko natura ateraldi elebidun horretan, anitzetan ezezagunak eta gaizki ikusiak zaizkigun gaueko txori harrapariak hobeki ezagutuko ditugu, beren kantu eta oihuei esker. Gaueko giro horretan murgilduko gara.
Botatze-harilkoen disekzio tailer bat proposatuko da ere, txori horien elikadura hobeki ezagutzeko.
Zatozte gurekin, euskal erlaitzean momentu goxo eta ahaztezina pasatzera!
Arraun iniziazioa euskaraz
Martxoaren 6 eta 20an, 15:00-16:30
10 urtetik goitiko haur eta helduentzat. Izen-ematea (berantenaz bezperan): / 05.59.48.18.63.
Prezioa: 10€.
Endaika elkarteak antolaturik.
Itsas Zentroan
Plus d'informations
Endaika elkarteak arrauna euskaraz deskubritzea proposatzen dizue Txingudiko badian. Horretarako, hitzordua Itsas Zentroan duzue.
Jarduera hau helduei eta igeri egiten dakiten 10 urtetik gorako haurrei proposatzen zaie. Prezioa: 10€ pertsonaka (lizentzia).
Izen-ematea derrigorrezkoa da.
Feminismoa eta euskara bidegurutzean
Martxoaren 9an, 18:30
Mintzaldia Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañagaren eskutik. Euskaraz, bat-bateko itzulpena frantsesera.
Eusko Ikaskuntzak antolaturik.
Gaztelu Aretoan.
Plus d'informations
Hendaia Euskaraz-en baitan eta Emazteen Eskubideen Nazioarteko Egunaren kari, Hendaiako Herriak eta Eusko Ikaskuntzak Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañaga gonbidatzen dituzte Gaztelu Aretoan euskarazko mintzaldi bat ematera, frantsesezko bat-bateko itzulpenarekin.
Euskararen normalizazioa eta genero berdintasuna antzekotasun asko dituzten bi prozesu pertsonal, sozial eta politiko dira. Euskal hiztuna eta emakumea subordinazioan daude. Bien aurkako menperakuntza moduak berberak dira, eta, beraz, subordinazioari aurre egiteko diskurtso eta praktikak partekatzea onuragarri izan daiteke. Bi prozesuek, sozialak eta politikoak direlako, justizia sozialarekin eta demokratizazioarekin lotura estua dute. Boteretze kolektiboaren bitartez, demokrazian sakondu eta biak ala biak subalternitate eraldatzaile unibertsal bihurtzeko proposamen bat egiten da mintzaldi honetan.
Bi’Arte elkarteak Borderline Fabrikan ematen dizue hitzordua, euskarazko mintzaldi kontatu baterako, frantsesezko bat-bateko itzulpenarekin.
Izugarria! Benetan? Euskal mitologia ez da gauza zaharkitua! Munduari buruz dugun ikuspegia aldatzeko balio dezake!? Sinestezina!
Orduan, munduaren irudikapena den euskal mitologiak oihartzuna izan lezake ikuspen ekofeministan? Ez da posible!
Beraz, elkarren artean hain desberdinak diruditen irudipen bi horiek puntu komunak dituzte? Apartekoa!
Baina euskal mitologia, nolakoa da? Eta ekofeminismoa, zer da?
Zatoz, eta horretaz guztiaz hitz eginen dugu!!!!
Dohainik, txertatze-ziurtagiria derrigorrezkoa.
IKI MIHI KLIK
Martxoaren 12an, 10:30
Eleka konpainia.
Iraupena: 30 mn
Ipuin musikatuak euskaraz (3 urtetik goiti). Euskal Hirigune Elkargoak antolaturik.
Prezioak: 8€ / 5€ / 4€. Erreserbak www.kultura-paysbasque.fr/spectacle/iki-mihi-klik webgunean.
Mediatekan
Plus d'informations
Eleka konpainiak publiko gaztearentzako “Iki Mihi Klik” izeneko ipuin eta musika ikuskizuna aurkeztuko du Hendaiako Mediatekan (3 urtetik goiti).
Leku irudikapenen muntatzaile bi ageri dira taula gainean. Heltzeko irian diren artistentzat ari dira leku irudikapena prestatzen, baina egiten duten ekintza bakoitzak edo ateratzen duten gauza bakoitzak istorio bat dakarkie gogora. Orratzetik harira, istorio batetik bestera, eta leku irudikapena itxura hartzen doan neurrian, bi teknikariek alegiazko mundu batean murgiltzen gaituzte. Baina ixo! Artistei utz diezaiegun lekua, hortxe baitira!
Euskal Hirigune Elkargoak du ikuskizun hau antolatzen, bere publiko gaztearentzako kultur programazioaren baitan. Eskoletako ikasleentzako saioak iraganen dira ere martxoaren 10ean eta 11n.
Txertatze-ziurtagiria derrigorrezkoa.
Olerkarien Udaberria: Xabaltx eta Inda
EZEZTATUA – Beste data batean programatuko da
Xehetasunak:05 59 74 16 18 –
Asporotsttipin
ALBUM
Martxoaren 12an, 20:30
Formol Laborategia konpainia (Araba & Gipuzkoa). Iraupena: 65 mn. Euskarazko antzerkia (13 urtetik goiti). Kultur Sasoiaren baitan. Zu-Bi sareko kideek hautatua (www.zubi.eus).
Prezioak: 12€ / 6€. Txartelak salgai Mendi Zolan kulturgunean eta www.hendaye-culture.fr-en.
Mendi Zolan kulturgunean
Plus d'informations
Hendaia Euskaraz-en eta Kultur Sasoiaren baitan, Formol Laborategia konpainiak “Album” izeneko euskarazko antzezlana aurkeztuko du Mendi Zolan kulturgunean.
“Album” ikuskizunean pasa den milurtearen amaieran hazitakoen gaitegia euskal antzerkira ekartzen da, oraindik oholtzan plazaratu ez diren egungo euskal gazteria osatzen dutenen hainbat kezka kolektibo. Izan ere, Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu: infantilak, frustrazioari intoleranteak, grinarik gabeak, gain formatuak. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara. Baina zer daukagu guk esateko? Zer espero da gutaz? Nor gara gu?
Antzerkia euskaraz sortzen eta hedatzen laguntzen duen Zu-Bi sareko kideek hautatu dute ikuskizun hau (www.zubi.eus).
Kiribil konpainiak Urmaela izeneko publiko gaztearentzako (5-10 urte) ikuskizuna aurkeztuko du Borderline Fabrikan.
Gure urmaela generorik gabeko lekua magiko bat da, nun gorputzak irudimenarekin josta dezake. Horrela, aiseago da generoa galdezkatzea, haurren sentsibilitate poetikoa areagotzen den bitartean.
Hendaia eta Biarritzeko Herriek eta Euskal Elkargoak antolaturiko gogoeta zikloaren laugarren saioa.
Izen-emateak martxoaren 14ko 17:30ak aitzin: – 06.83.73.64.98
Gaztelu Aretoan.
Plus d'informations
Hendaia eta Biarritzeko Herriek eta Euskal Elkargoak elkarlanean antolatu eta 2021eko uztailean hasi gogoeta zikloaren laugarren saioa iraganen da Gaztelu Aretoan.
Gogoeta ziklo horretan, talde lana izan da oinarri nagusia, batzuetan aditu batzuen lanak lagundu badu ere: 2021eko uztailean Udako Euskal Unibertsitatean gaia elkarrekin aukeratu ondoren, irailean, Mintzalasai-en kari zer publikoari zuzendu behar zen euskararen aldeko diskurtso berria eztabaidatu zen, eta azkenik, abenduan Euskararen Urtaroaren baitan antolatu saioan, nola hitz egin behar diogun publiko bakoitzari landu zen. Euskal komunitatearen inguruko diskurtso orokorra sortzeko beharra ere atera zen azken saio horretatik.
Hendaiako saioa laugarrena izanen da, eta diskurtso orokorra lantzea izanen da horren helburu nagusia: zergatik aldatu behar dugun, zer ez dugu gehiago entzun nahi, zeintzuk dira korapiloak askatzeko bideak, eta, funtsean, zer da euskal komunitatearen ametsa? Azkenik, fase operatiboa abiatuko da, gogoeta ziklo horrek ekintza konkretuetara eraman gaitzan.
Euskalgintzako eragileak, euskaltzaleak, euskara teknikariak, baita gaiaren inguruan interesa duten guztiak gonbidatuak dira saio horretan parte hartzera (lehenengo hiruetan parte hartu ez badute ere).
Martxoaren 18an (ostirala), 20:30ean), Hendaia Euskaraz-en eta Kultur Sasoiaren baitan, Hendaiarrek ongi ezagutzen duten Iñaki Dieguez soinu joleak bere disko berria aurkeztuko du, Angel Unzu (gitarra – bouzouki) eta Iker Telleria (perkusioak) musikariek eta Oinkari dantza taldeak lagundurik.
Eszenatokietan eta oholtzak musikari handiekin partekatuz urte guzti hauek eman ondoren, iritsi da Iñaki Dieguez-entzat bere burua modu intimoagoan adierazteko unea, apala den baina adierazteko gaitasun handia duen instrumentu batekin, eta bere konposizioak modu biluziagoan ezagutaraziz.
Udaberriko garbiketa Hendaiako itsasbazterrean
Martxoaren 19an, 9:30 – 11:30
Publiko guztientzako naturaren aldeko lan boluntarioa.
Antolatzaileak: Hendaiako Herria eta CPIE Euskal Itsasbazterra
Izen-ematea: 05.59.74.16.18 /
Hitzordua izen-ematean zehaztua
Plus d'informations
Hendaiako Herriko Etxeak eta IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak Hendaiako itsasbazterreko udaberriko garbiketa antolatzen dute. Publiko guztientzako naturaren aldeko lan boluntario hau (elebitan) Hendaiako biztanleak, elkarteak, auzo batzordeak eta enpresak mobilizatzeko aukera ematen du. Hendaia Euskaraz-en kari, ekitaldi horretan parte hartzea proposatzen dizuegu.
Zatozte itsasbazterra garbitzera eta bioaniztasuna ezagutzera!
Izen-ematea derrigorrezkoa.
Euskaraz (ere) hobeki komunikatu
Martxoaren 22an, 10:00 – 12:00
Komunikazio eleanitzaren printzipiozko oinarriei buruzko tailerra, Erabil kolektiboaren eskutik. Elebitan (euskaraz eta frantsesez).
Izen-emateak (martx. 18, 12:00 aitzin): / 06.83.73.64.98
Herriko Etxean – Herriko Kontseiluaren Aretoan
Plus d'informations
Hendaiako Herriak komunikazio elebidunari buruzko tailerra antolatzen du, Herriko Etxeko Kontseiluaren gelan. Erabil kolektiboak animaturik, komunikazioko profesionalei, elkarteetako arduradunei, herriko agenteei… zuzendua da.
Gure instituzio eta elkarteetan, komunikazio tresnak (Facebook orria, afitxa baten sortzea edo esku-orri baten idazketa, …) gehienetan intuizioz eta gehiegi gogoetatu gabe kudeatzen ditugu. Eta hizkuntza bat baino gehiago erabili nahi ditugularik ohiko galderak agertzen dira: euskaraz lehenik edo frantsesez? Bi zutabe edo recto-verso? Italikoz edo letra lodiz? … Goiz horretan, Erabil kolektiboa etorriko da bere gogoetak, teknikak eta bereziki, euskararen erabilera lehenesten duten komunikazio giltza batzuk partekatzera, erdaldunen ulermena bermatuz ere. Parte-hartzaile bakoitzak argitarazten dituen afitxa eta esku-orriak ekartzen ahalko ditu.
Izen-emateak derrigorrezkoak.
Altxor Ihizia
Martxoaren 23an, 14:00 – 16:00
Hendaia familian ezagutzeko pista jokoa euskaraz. 2 eta 5 lagun arteko taldeak: 7-12 urteko haurrak eta gutxienez heldu bat.
Izen-ematea (berantenaz bezperan) Turismo Bulegoan: 05.59.20.00.34 / .
Hendaia Turismo eta Merkataritzak antolaturik.
Hitzordua 14:00etan Herriko Etxearen aitzinean
Plus d'informations
Hendaia Turismo eta Merkataritzak euskarazko altxor ihizi joko baten bidez Hendaia ezagutzea proposatzen dizue. Jokoa 2 eta 5 lagunen arteko taldeka iraganen da: 7 eta 12 urte bitarteko haurrak eta heldu bat bederen talde bakoitzean. Familian egin daiteke, beraz!
Nekatoenea baserriak eta bere sagardiak osatzen duten leku magikoan, Itxaro Borda olerkariaren txanda izanen da. Euskaraz irakurriko ditu bere poemak, eta Ines Grunenwald irakurle-antzezleak frantsesez.Piano baten laguntzaz, Itxaro Bordak iragankorra aipatuko du, naturaren eta ekologiaren perspektiban.Ondotik, olerkaria, artista egonaldiaren arduraduna, eta Elkar liburu-dendako zein Mediatekako ordezkariak publikoarekin solasean arituko dira: sorkuntza desmartxa, egonaldi baten denbora joankorrean, liburu elebidunen zentzua, idazketa prozesua, liburugintzaren eragileak aipatuko dira.
Mutxiko elkarteak mutxikoak eta Euskal Herriko zein kanpoko dantza herrikoien inguruko besta egun batean parte hartzera gonbidatzen zaituzte.
Egunaren egitaraua honako hau izanen da:
10:00: Txistularien Diana
11:30: Mutxikoak
13:00: Zintzur-bustitzea
14:00: Bazkari herrikoia
16:00: Dantza ikuskizuna, mutxikoak eta dantza herrikoiak.
24 eurotan proposatzen zaizuen menua honako hau da: askotariko pintxoak (urdaiazpiko iberikoa et ogia Kataluniako erara, atuna, izkirak, legatz gantxigorrak, txistorra), idiki errea eta lursagarrezko gratinatua, ardi gasna, Hendaiako opil xabala.
Udaberriko Besta
Apirilaren 3an, 11:00
“Kuikui” ikuskizuna, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen eskutik.
Akelarre elkarteak antolaturik.
Prezioa: 9€ (2 urtetik goiti). Txartelak salgai akelarre.eus-en, Hendaiako Lovi kafetegian eta Irungo Real Union ostatuan.
Daniel Ugarte pilotalekuan
Plus d'informations
Hendaiako Daniel Ugarte (Beltzenia) pilotalekuan. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo talde famatuak “Kuikui”, bere azken ikuskizuna, aurkeztuko du Hendaia Euskaraz-en baitan.
Akelarre elkarteak haur elbarrituak eskolan integratzeko helburua duen Seaskako Integrazio Batzordearen alde antolatzen du ikusgarri hau.
Aurtengoan Euskararen gaiari eutsi nahi izan diote pailazoek beste behin, Aitorren eta MARIREN hizkuntza zaharrari arnas bideak topatze aldera. Orduan, txoriak ginela amestu genuen, eta munduari Kuikui esan genion. Batzuk kuku, besteek piui, kerrek…. eta beleak KRAAAA!… Guk, ordea, kuikui, Marimototsek erakutsita. Izan ere, amalurra txoriek bezala ikusten eta begiratzen lagunduko baitigu Pirritxi eta Porrotxi. Ikusiko ditugu plastikoz betetako itsasoak, Txo Mikmak txikiaren, balearen eta urpean hegan dabilen pinguinoaren begietatik.
Ikusiko dugu Tider migrantea, Afrikatik Baionara iritsi nahi, baina Txilipitok debekatzen diona, gauez hegan egiten duen Ontzak lagunduta bere helburuan saiatuko dena. Eta ikusiko ditugu Ilargi baserritarra eta Margarita Oiloa, saltoka hegan egiten duena. Honek arrautza berezia errun du koloretakoa. Eta jaioko da txitakolorea, Kuikui, munduari kolorea eta adorea emango diona. Eta guk ere, Kuikui txorrotxio egingo diogu munduari, geuretik, euskaratik eta euskaraz, munduko txorrotxioen sinfonian… Kui Kuikui!
Txartelak salgai izanen dira martxoaren 4tik goiti:
Hendaiako Lovi kafetegian (Errepublika plazan)
Irungo Real Union tabernan
COVID-19
Programa honetan aipatutako jarduerak alda edo ezezta daitezke, osasun-egoeraren arabera. Begiratu hendaia.eus webgunean, informatuak izateko.
Txertatze-ziurtagiria, maskara janztea eta hesikeinuak errespetatzea derrigorrezkoa da jarduera guztietan.