Martxoaren 28an (larunbata), 11:00etan, Hendaia Euskaraz-en eta Kalakaño Haurtzaroaren euskarazko lehen haurtzaroaren denboraldiaren karietara, Maialen Alfarok “Altxorraren Bila” haur ttipientzako istorio partizipatiboa eskainiko du Hendaiako mediatekan.
Igo autobusean eta etorri gurekin altxorraren bila, ea nolakoa izanen den! “Altxorraren bila!” liburuaren bitartez, etorri sofrologia ariketa jostagarriak deskubritzera.
Ikuskizun hau Euskal Hirigune elkargoarekin elkarlanean proposatua da. Iraupena: 30 mn. 2 urtetik goiti. Dohainik, toki kopuru mugatua.
Xehetasun gehiago: . Kalakaño ekitaldiaren programa osoa www.communaute-paysbasque.fr webgunean.