Martxoaren 26an (osteguna), 20:30ean, Hendaia Euskaraz-en karietara, Atx Teatroa konpainiak “Kaskarot” euskarazko antzezlana aurkeztuko du Mendi Zolan kulturgunean.
Gizon zahar batek istorio bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, nun dantzatzea debekatuta dagoen. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren “alter egoa” da. Bere jenio eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio bere egoera nola aldatu eta arauen aurrean bere adierazpen askatasuna lehenesten. Agian, antzezlan honek gaur egungo tragediarik handiena aipatzen du : nola ibiltzen giren etengabe gure buruak definitzen, besteen pare jartzen. Eta nola ahazten dugun gure esentzia, irudimena, berezkotasuna, errebeldia…beti ere, mundu leun honen alde.
Ikuskizun hau Kultur Sasoiaren eta Euskal Kultur Erakundearen Ibilki (euskal antzerkiaren hedapenaren sostengua Iparraldean) dispositiboaren baitan proposatua da, publiko guztientzat (8 urtetik goiti).
Iraupena : 50 mn. Prezioak : 10€ / 6€. Txartelak salgai Mendi Zolan kulturgunean eta www.hendaye-culture.fr webgunean.