Martxoaren 25ean (asteazkena), 19:00etan, Hendaia Euskaraz-en eta Kalakaño Haurtzaroaren euskarazko lehen haurtzaroaren denboraldiaren karietara, haur ttipientzako literaturaren inguruko mintzaldi-tailerra eskainiko da Dongoxenia haurtzaindegian.
0 eta 4 urte bitarteko haurren gurasoei zein lehen haurtzaroaren profesionalei zuzendua den tailer hau Amaia Hennebutte albumen ilustratzaile eta Kiribil konpainiaren zuzendari artistikoak, eta Peio Duhalt, Baionako Elkar liburu-dendaren zuzendariak animatuko dute.
Mintzaldi tailer horretan, hizlariak hainbat galderei erantzunen diete, hala nola: zer da haur ttipientzako literatura? Euskaraz zer dago? Nola hautatu eta nola irakurri haur ttipiei?
Tailerra Euskal Hirigune elkargoarekin elkarlanean proposatua da. Euskaraz izanen da, eta bat-bateko itzulpena eskainiko da frantsesera. Dohainik, toki kopuru mugatua.
Izena emateko: . Kalakaño ekitaldiaren programa osoa www.communaute-paysbasque.fr webgunean.