2020ko martxoaren 22an (igandea), 11:00etan, Hendaiako Daniel Ugarte (Beltzenia) pilotalekuan. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo talde famatuak “Bizi Dantza”, bere azken ikuskizuna, aurkeztuko du.
aldikotz, eta orain Hendaia Euskaraz-en baitan, Akelarre elkarteak bere Udaberriko Besta antolatuko du. Horren karietara, ikusgarri hau proposatzen dizue, haur elbarrituak eskolan integratzeko helburua duen Seaskako Integrazio Batzordearen alde.
Lurra sortu zen unetik bertatik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan. Animaliak ere sortu ziren unetik bertatik, dantzari dabiltza lurraren inguruan. Geu ere hitzaren jabe izan aurretik dantzatzen gara, zaldiak, izurdeak eta tximeletak bezala.
Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Barruak agintzen digunean dantzatzen gara. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Garen hori mugimenduan jartzeko. Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu.
Zatoz gurekin dantzara, atera zure barruko animalia plazara!
Txartelak salgai dira martxoaren 2tik goiti honako toki hauetan:
- Hendaiako Lovi kafetegian (Errepublika plazan)
- Irungo Real Union ostatuan (Zabaltza plazan).
Prezioa: 8,50€.
Pasa diren urteetako esperientziak direla eta, hobe da txartelak aitzinetik eta lehenbailehen erostea.