2020ko martxoaren 21ean (larunbata), 9:30etik goiti, Hendaia Euskaraz-en baitan, IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak euskaldunei Beltzenian elkartzea (Pellot karrikaren buruan) proposatzen die, Hendaiako itsasbazterreko udaberriko garbiketa handian parte hartzeko.
Urtero bezala, aurten ere itsasbazterra auzolanean garbituko dugu udaberria etortzearekin. Eko-hiritarra sentitzen bazara, zatoz zure eskularruekin eta hainbat elkarte eta kolektibo bezala, bazterretan uzten dugun zaborra garbitzera anima zaitez! Aurten, Urruña eta Hondarribiko biztanleek ere gurekin bat eginen dute.
Izena eman ezazue:+33 (0)59 74 16 18 –