Martxoaren 21ean (larunbata), 16:30ean, Hendaia Euskaraz-en karietara, Bi’Arte elkarteak Hendaiako Mediatekara gonbidatzen zaituzte, Amalur izeneko haurrentzako kamishibaia ezagutzera.
Amalur kamishibaia Zubilanak proiektuko lehen mitoa da. Hodei Hernando ilustratzaile/grafistak aurkeztuko du eta Ixabel Millet kontalari/idazleak kontatuko du. Eta salgai jarriko da. Zubilanak proiektu hau duela 3 urte hasi zen, eta euskal mitologia bere alderdi sinbolikoan aurkeztea eta zabaltzea du helburu. Horren baitan, Bi’Artek dagoeneko proposatzen du Zubilanak Eginez ikuskizuna, txotxongiloekin apaindua, baita Zubilanak ibilaldi-erakusketa ere; azken horretarako aplikazio bat eraikitzen ari da. Euskaraz sortua, gaur egun, proposamena erdal-eremura egokiturik dago. Bigarren kamishibaia, Ligiko Zubia, bidean da. Salgai daude www.luma.eus eta www.biarte.eus webguneetan
Sartzea dohainik da, toki kopuru mugatua.