2020ko martxoaren 14an (larunbata), 10:30ean, Hendaia Euskaraz-en baitan, IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak ibilaldi sentikorra proposatzen dizue, Bidasoaren ertzetik.
Bidasoa ongi ezagutzen dugu, gure txokoan baitugu, gure historia eta bizitzan. Baina, zer garraiatu du, zer erakartzen edo erakarri dio ibaiak nire biziari, nire egunerokotasunari? Zer gelditzen da gure baitan? Ibilaldi honen bitartez, hori ikusi, berrikusi, berrezagutzeko aukera izanen dugu. Norberak, proposatuko ditugun ariketa batzuen bidez, “desbideratu” dezake bere ikuspegia idazketa, kontaketa, marrazketa erabiliz eta, nahi izanez gero, partekatu ere.
Jarduera hau ALAKRAN konpainiak proposatzen duen “Dérives” desmartxaren egokitzapena da, eta printzipioz euskaraz proposatua da, baina parte hartzaileek hizkuntza guztiak erabiltzen ahalko dituzte.
Ibilaldiaren abiapuntua parte hartzaileei izen-emateko momentuan aipatuko zaie: ++33 (0)5 59 74 16 18 edo