2020ko martxoaren 11n (asteazkena), 14:30etik 17:30era, Hendaiako Udal Ludoteka elebidunak bere ateak zabaltzen dizkizue arratsalde baterako, Geltokiko 1. mailako eskolan kokatutako egoitzan.
2018ko bukaeratik irekia, udal ludoteka elebidunak, aisialdia eskaintzeaz gain, belaunaldiarteko jendea elkartzeko leku aproposa suposatzen du eta jokoa da bertan sortuko diren harreman guztien oinarria, beti ere denon errespetu eta onberatasun osoz. 6 eta 13 urte bitarteko haurrak errezibitzen ditu 14:30etik 17:30era, asteazkenetan eta eskolako opor ttipietan. Arratsaldero ordubeteko bi jarduera eskaintzen dira, bata euskaraz eta frantsesez bestea. Nahi izanez gero, haurrek jarduera batean, bestean edo bietan parte hartzeko aukera dute. Horrela, gai baten inguruan euskara edota frantsesean murgilduz, eskolan ikasitakoa praktikatzen eta indartzen ahalko dute.
Zatozte egitura horren ezagutzera eta euskaraz familian jolastera, doako arratsalde ireki horretan!