Duela urte batzuk Hendaia Euskaraz-en karietara egiten duen bezala, Kiran Shanti elkarteak yoga familian eta euskaraz probatzea proposatzen dizue. Aurten, jarduera 2020ko martxoaren 11n (asteazkena), 9-12 urtekoentzat, eta martxoaren 13an (ostirala) iraganen da 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat. Tailerrak 17:30etik 18:30era izanen dira, eta haurrak guraso batekin etorri beharko dira.
Yoga egiteak izugarrizko onurak ekartzen ditu haurren garapen prozesuan. Yogaren praktikarekin, haurrek beraien oreka, armonia eta osasunarekin topo egin eta ondorioz jarrera baikorrak adierazten dituzte. Familian praktikatuz, momentu gozo horiek gurasoekin partekatzeko aukera dute, eta biziki gustukoa dute!
Hitzordua elkartearen egoitzan, Pausuko errepidea, 74 (Intzura auzoan). Prezioa: 5€ familiaka.