Euskaraz bizitzea, lehenik eta behin, Euskara Zerbitzuak eta elkarteek Hendaian eskaintzen dizkizueten jardueretan parte hartzea da.
Euskarazko animazioak
Gure Facebook orriak: Hendaia Euskaraz orrialdea (leiho berria) edo profila (leiho berria)
Harpide zaitez Mintzaian elkartearen agendan
Mintzaian elkartearen webgunearen bidez, herrian ditugun euskarazko animazioen berri jasoko duzu, Hendaiako euskaldunon sareari esker.
Euskarazko jarduerak
Gisa anitzeko jarduerak antolatzen dituzte Herriko Etxeak eta elkarte zenbaitek.
Udalak antolaturik
Hendaia Euskaraz: Martxoa, euskararen hilabetea Hendaian
2010etik, martxoan, Hendaian, Euskararen hilabetea antolatzen da urte guztiz. 2020ko martxoan: Hendaia Euskaraz-en 11. aldia izan da.
2020ko programa kontsulta ezazu (leiho berria) (pdf - 3,17 MB - nouvelle fenêtre)
Orain arte landu ditugun gaiak:
2018an: “Euskara ingurune digitalean”, 2017an: “Lehen hitza euskaraz”, 2016an: “Hizkuntza gutxituak”, 2015ean: “Aisialdiak euskaraz aise!”, 2014an: “Euskaraz gaur eta bihar”, 2013an: “Hendaian, euskaraz osasuntsu”, 2012an: “Hendaiako saltegietan ere, euskaraz”, 2011n: “Euskara karrikan, Hendaiako elkarteen bitartez”, 2010ean: “Euskara udal zerbitzuetan”.
Kantu Txapelketa
Euskara eta Haur eta Gazte Animazio zerbitzuek antolaturik, Hendaiako Eskolarteko Euskal Kantu Txapelketa bi urtetan behin egiten da, abenduaren 1. edo 2. igandean. Ekitaldi honek herriko lehen mailako eskola guztietako 150 eta 200 haur inguru biltzen ditu, elkarte humanitario baten alde. Hurrengo edizioa: 2021eko abenduan.
Euskarazko ikuskizunak eta animazioak
Udal zerbitzuek (Kultura, Zinema, Mediateka…) publiko guztientzako ikuskizunak eta animazioak antolatzen dituzte euskaraz: antzerkia, filmak, dantza, ipuinak, irakurketak…
Xehetasun gehiago: Agendetan eta Armiarma (leiho berria) aplikazioaren bidez
Ludoteka elebiduna
Hendaiako Herriko Etxeak euskarazko tailerrak eskaintzen dizkie 6-13 urte arteko haurrei, Geltokiko lehen mailako eskolan dagoen Ludoteka Harlekuan.
Ludotekaren ordutegia: 14:30etik 17:30era asteazkenero eta eskola oporraldi txikietan (Eguberrietakoan izan ezik)
Elkarteek antolaturik
Kirol eta kultur elkarte batzuek euskarazko jarduerak eskaintzen dituzte.
Gure datu-baseari esker, zure haurrentzako edo zuretzako euskarazko jarduerak edo elkarteak bila ditzakezu hemen klikatuz.
Bestalde, elkarte horiek logo baten bidez identifikatuak dira elkarteen aurkibidean. Xehetasun gehiagorako, sar zaitez harremanetan elkarteekin zuzenean.
Haurrentzat, honako euskarazko zerbitzu hauek dituzu ere: