Helgarritasuna, ahalmen urritasuna eta mugikortasuna

HENDAIA bere herritarren zerbitzura

Bizi kalitate hobea herritar ororentzat lortzea da hautetsien etengabeko kezka eta ororentzako helgarritasuna bultzatu nahi dute ezintasun bereziak dituzten pertsonak bazter utz ez ditzagun.
Hendaiako udalak herria harmonizatu nahi du, herritar orok bere ahalmen guztia eta autonomia erdiets ditzan, dituen mugak dituelarik ere, eta hartara, ahalmen urritasun bereziren bat dutenek traba hala fisiko nola psikologiko gutxiago jasan ditzaten.

Herriak nahi duen helgarritasun politikak mugikortasun murriztua duten pertsona guztiak hartzen ditu kontuan, hala muga iraunkorrak dituztenak nola aldi batekoak dituztenak:

  • autonomia galtzen ari diren adineko pertsonak
  • haur txikiak ukan eta haur karrosañoekin ibiltzen diren familiak
  • istripu bat jasan dutenak

zure eskubideak kontsultatzeko

Ahalmen urritasun bereziren bat duten pertsonak:

Telekarga ezazu ahalmen urritasun bereziren bat dutenentzat legez ezarri gizarte laguntzak (leiho berria) (pdf - 58,84 KB - nouvelle fenêtre)

Ikus ezazu ahalmen urritasun bereziren bat dutenentzako 64 Departamendu Etxearen webgunea (MDPH 64) (leiho berria)

Adinekoak:

Zure eskubideetaz gehiago jakiteko

honako informazio hauek dituzu

Helgarri diren lekuak (administrazioan, turismokoak…)

Helgarri diren garraioak

Ahalmen urritasunaren hendaiar astea

Mugikortasun murriztua dutenentzako turismo ostatalekuak eta aisialdiak

Zure dokumentuak bide helgarriz osa eta argitara eman: egiteko den prozedura txikia

Helgarritasuna, ororen kezka!
Zure ohar hobekitzaileak jakinaraz iezazkiguzu.

e-helbidea: herritarren gunearen bidez

BIDEOA

Euskal Hirigune Elkargoaren Helgarritasun Batzordeak hedatu bideoa ikus ezazu: