ZERTARAKO DA ELKARTASUN AKTIBOKO DIRU-SARRERA ?
- lan-jarduera bultzatzeko
- lanetik datozen diru-sarrerak osatzeko, apalak badira
- onuradunak banaka laguntzeko
- gizarte laguntzako sistema errazteko
Elkartasun Aktiboko Diru-sarrera, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera, Guraso Baztertuentzako Laguntza eta beste gutxieneko gizarte laguntzak ordezkatu eta eraldatzen dituen prestazioa da.
Prestazio honek lan-jarduerako diru-sarrerak osatzen ditu familiaren osaeraren arabera, familiakide batek edo batzuek lan egiten du(t)enean, Enplegurako Saria ordezkatuz.
Elkartasun Aktiboko Diru-sarrerak onuradunei diru-sarrera osagarri bat eskaintzen die, lan-jarduerako diru-sarrerei gehitzen zaiena, familiak halakoak jasotzen dituenean, familia osaeraren eta laneko diru-sarreren araberakoa den diru-baliabide maila batera hel daitezen. Helburua da onuradunei lanetik atera diru-sarrerak eta gizarte prestazio zati bat metatzeko aukera ematea, laneko diru-sarrerak diru-baliabideen oinarria izanez.
ELKARTASUN AKTIBOKO DIRU-SARRERAREN ZENBATEKOA
Pertsona bati ematen zaion EADren zenbatekoa honako 4 parametro hauen arabera finkatua da:
- familia egoera: zenbatekoa familia osaeraren arabera aldatzen da,
- bermatua den gutxieneko maila (edo «baremoaren sartze puntua»)
- lan-jarduerako diru-sarreren maila,
- EADren metatze tasak honako hauek finkatzen ditu: EADtik ateratzeko diru-sarrera eta diru-sarrera orokorren aurreratze erritmoa, laneko diru-sarrerak emendatzen diren bakoitzean.
EADren zenbatekoa, baztertua eta laneko diru-sarrerarik gabe dagoen pertsona batentzat, 453.64 €koa da (oinarrizko EAD).
EAD EMATEKO BALDINTZAK
EAD emateko, honako baldintza hauek bete behar dira:
- adina (25 urtetik gorakoa izatea edo 25 urtetik beherakoa sortu den edo sortuko den haur bat bere kargura badu)
- Frantzian egoteko eskubidea: Europako Ekonomia Eremuko herritarrentzat
- egoitza (egonkorra, egiazkoa eta iraunkorra Frantzian).
Argibide gehiagorako
Gune honetara jo – Frantsesez (leiho berria) edo zenbaki honetara deitu: 39 39 «Allô service public»
URRASPIDEAK EGITEKO, zoaz zuzenki honako helbide hauetara:
Departamenduaren Elkartasun Etxea
Pasquier egoitza – Chauvin Dragon karrika – 64500 Donibane Lohizune
Telefonoa: +33 (0)5 59 51 65 65
Familia Laguntza Kutxa
Foch Etorbidea, 10 – 64100 Baiona
Telefonoa: 0 820 25 64 10 – www.caf.fr – Frantsesez (leiho berria)
Gizarte laguntzarako udal Zentroa
Lorategietako karrika, 9 – 60150 p.k. – 64701 Hendaia Cedex
Telefonoa: +33 (0)5 59 48 23 10