Berote eta hotzete handietarako planak

BEROTERAKO PLANA

Adineko eta ahalmen urriko pertsonen autonomiaren aldeko elkartasunari buruzko 2004ko ekainaren 30eko legeari eta irailaren 1eko 2004-926 dekretuari erantzun nahian, Auzapez jaunak LSHZren esku uzten du adineko pertsonen, etxean bizi diren ahalmen urriko pertsonen eta pertsona minberen izendun erregistro baten abian jartzea.

Onuradunentzat, nahitako eginbidea da eta deklarazioa aukerakoa. Aski da eskaera egitea.

Helburua, udamina gertatu eta departamenduko alerta eta urgentziazko plana abiatuz gero (ardura hori Prefetari baitagokio), osasun eta gizarte zerbitzuen esku hartze eraginkorra ahalbidetzea da. Erregistroan nortasun, adin eta bizilekuari buruzko datuak agertu behar dira.

Erregistro horretan izen ematea egin nahi lukeen Hendaiar oro gonbidatua da LSHZrekin harremanetan jartzera :

Ordutegia:

  • Astelehenetan 8:00 – 16 :00
  • Asteartetan 10:00 – 12:00 / 13:30 – 17:30
  • Asteazkenetan 8:00 – 12:00 / 13:30 – 17:30
  • Ostegunetan 8:00 – 12:00
  • Ostiraletan 8:00 – 12:00 / 13:30 – 17:30
  • Asteburu eta jai egunetan itxia

Hotze handietarako plan

Negurako neurrien mobilizazioa, Etxegabeentzako Ekintza Plan Indartuaren esparruan abiatu aterbetze dispositiboaren erreformaren kontextu berezian sartzen da. Nahi duten guziek harrera eta aterbetzea aurkitzeko aukera izan behar dute, haien egoera administratiboa edozein izanik ere. Horrek erran nahi du urgentziazko aterbetze edukiera handitu behar dela eguraldi baldintzen larritasunaren arabera. Garrantzitsua da ere muturreko hotzak edo eguraldi txarreko garaiak aurreikustea. Departamenduko Osasun eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritzekin partaidetzan, auzoko udalak, osasun etxeak, urgentziazko aterbetxeak eta guneak identifikatu behar dira ahalik eta jende gehiena aldi baterako aterbetu ahal izateko.

Meteo France-kiko partaidetzari esker, DOGEZek eguneroko eguraldiaren iragarpenak badauzkate, Etik E + 3ra. Baina, azken urte hauetan ez bezala, oraindik ez da tenperaturen arabera finkatu nazio mailako mobilizaziorik. Behar diren ahalbideen doitzeko ardura tokiko mailari dagokio. Abenduaren 1etik martxoaren 31arteko garairako, Hendaiako GEUZk urgentziazko aterbetzerako 6 ohe eskaintzen ditu. Urtero egokitua den dispositiboa hendaiar Gurutze Gorriarekin eta Txoko Eguneko Harreragunearekin partaidetzan antolatua da.

Egoera bat seinalatzeko :

  • Pertsonak ematen du egoera fisiko larrian dagoela : suhiltzaileekin edo SAMUrekin harremanetan jarri telefono zenbaki honetara deituz : 15
  • Pertsonak aterbetze bat behar du: deitu 115 telefono zenbakira edo GEUZra 8etatik 17ak eta 30era (Telelefonoa: +33 (0)5 59 48 23 10