Gurasoentzako sostengua hainbat moldetan egiten da: aholku galdeak, entzutegiak, eztabaida arratsak, familien astearen antolaketa…
LE TRAIT D’UNION
Hendaiako topalekua: Haurtzaroaren Etxea, Irandatz karrika, 4
Hitzordua hemen har ezazu: + 33 (0)5 59 59 53 95 goizez, 9etatik 12:30era
Caminante elkartearen webgunea (leiho berria)
E-helbidea: ;
Guraso-Haurra Hartu eta Laguntzeko Lekua kudeatzen dute Caminante elkarteak eta le Trait d’Union delakoak, eta gurasoak 6 urte arteko haurrekin hartzen ditu Hendaian, Haurtzaroan Etxean
Le Trait d’Union, gurasoak-haurrak hartu eta laguntzeko zerbitzua 1996. urteaz geroztik da lanean. Profesionalen diziplinanitzeko talde batek hartzen ditu, aditzen ditu eta laguntzen guraso guztiak 6 urte arteko haurrekin.
Urririkako leku bat da, konfidentzialtasuna eta aske kidetzea kontuan hartzen dituena. Jende hartze zerbitzuak publiko orori zabalik dira eta urririk.
Denentzat gizarte zentroa
Denentzat Gizarte Zentroa
Richelieu karrika 27, 64700 HENDAIA
Telefonoa: +33 (0)5 59 20 37 63
Denentzat Gizarte Zentroaren webgunea (leiho berria)
E-helbidea:
Denentzat Gizarte Zentroak argitaratu Gurasotasunaren Gida ikus (leiho berria) (pdf - 210,25 KB - nouvelle fenêtre)
Zentroak egin «gurasotasun» ekintzari buruzko informazioak ikus edo telekarga (leiho berria) (pdf - 145,04 KB - nouvelle fenêtre)
Gurasotasunaren gauzatzea etengabe mugitzen ari da, arrakastatsu batzuetan, arrakasta gabe bestetan; haurrarekin bizitakoaren arabera aldatzen da eta familia moldeen araberakoa da; molde horiek aldatzen joan litezke bizitza batean zehar.
Zentroak gurasoak laguntzen ditu, haurraren buruan gertatzen dena ulertzeko laguntza eskaintzen die.
Honako hauek eskaintzen die:
- «Guraso-Haurren txokoa»
- Guraso-Haurren Harrera Lekua (GHHL-LAEP) hitzerako lekua da, topalekua eta solas lekua gurasoen eta haurren artean. Pertsona helduekin datozen 6 urte arteko haurrei zabalik
ARRATSAK: SOLASAK – EZTABAIDAK
Argibideak
Céline Elgoyhen, Lehen haurtzaroaren koordinatzailea
Telefonoa: +33 (0)5 59 20 33 32
E-helbidea:
Guraso izateak galderak eta zalantzak dakartza berekin eta horregatik, gurasotasun arratsen helburua gurasoei betetzen duten egitekoari buruz mintza daitezen uztea da, haurrekin egunerokoan bizi dituzten zailtasunei buruz eta heziketari dagokionean dituzten kezkei buruz.
Profesionalek animaturik, arrats horiek gogoetarako bideak irekitzen dituzte eta gurasoei erru sentsazioa kentzen saiatzen dira ere.
Izena eman behar da, baina orori zabalik dira, urririk. Haurtzaindegi sistema bat proposatzen da bilkura bakoitzean (3 urtetik gorakoentzat).
Arrats saio horien antolakuntza Gizarte Laguntzarako Udal Zentroaren, Denentzat Gizarte Zentroaren, Geltokiko ikastetxeko ikasleen guraso elkartearen eta Bixintxo ikastetxeko ikasleen gurasoen elkartearen (APPEL) arteko lankidetza batez egin da.
Hurrengo arrats saioa honako egunerako finkatu da…
Landu diren azken gaiak honako hauek dira:
«Gure pantailen lekua gure etxean egunerokoan», «Nire haurra besteekin gatazkan aritzen da. Eskuhartu behar dut?», «Nola lagundu gure haurrak bere buruaren estimuaren eta konfiantzaren alde? » «Gure haurrei nola ezetz erraten jakin»…