Familien eskubideak

FAMILIEN eta Emazteen ESKUBIDEAK

Emazteen eta Familien Eskubideei buruzko Informazio Zentro Nazionala (leiho berria)  elkarte nazionalak Frantzia osoan dauden 120 Emazteen eta Familien Eskubideei buruzko Informazio Zentroen (EFEIZ) ekintza bateratu eta koordinatzen du.

Emazteen eta Familien Eskubideei buruzko Informazio Zentroek karta deontologiko nazional batekiko kidetzapena dute. Ahalduntze prozedura baten mende jartzen dira Estatuak eman dien xedea betetzeko. Xede horren helburua honako hau da : pertsona orori, emazteei bereziki, bizitzaren arlo guzietako eskubideei buruzko informazioa ematea.

EFEIZko profesionalen kontsultak (legelari, langile sozial, psikologo…) dohainik, konfidentzialak eta anonimoak dira.

EFEIZek emazteek jasaten dituzten indarkeriei aurre egiteko tokiko beharrei erantzuten diete. Indarkeria horien prebentzio zein konpontze ekintzak bultzatzen dituzte. Ekintza horiek profesionalen formakuntzari eta indarkeria horien biktimen laguntzari dagozkie.

EFEIZ 64k permanentziak ez ditu eskaintzen Hendaian