Hendaiako Herriko Etxeak antolatu dituen familia baratzeak Mailareneko bidean daude, Laparka gainetan, eta 40 lursail dituzte Hendaian bizi diren familientzat.
Gizarteratze-formatze lanaren kontzeptuaz eginik dira* 4100 m2 zabal den lursail batean; 2013ko ekainean ireki ziren.
Lursailak
70 etik 100 m2 arteko 42 lursail
Lursail horietan gehienbat barazkiak edo frutak, bai eta zenbait lore landatzera engaiatzen dira familiak.
Ontzi «helgarriak»
Gora altxaturik diren ontzi «helgarriak» ezintasun bereziren bat dutenentzat dira.
Lursailen esleipena
Lursailak Hendaian bizi direnei esleitzen dizkie horretarako sortu batzorde batek, dosierrak aztertu eta zenbait gizarte irizpideren arabera.
Izen emateko dosierrak Baratzeen Batzordeari aurkeztu behar zaizkio eta hark esleitzen ditu lursailak. Bada barne araudi bat eskuragarri.
Barne araudia ikus (leiho berria) (pdf - 678,14 KB - nouvelle fenêtre)
Familia baratzeak hirian
Hiri barnean
Hiri barnean dagoen baratze bat familia bati utzi zaio
Baratzeen batzordea
Hendaiako Familia Baratzeen Batzordea da lursailak kudeatzen dituen elkartea; Baratze Erreserbaren Harrera Etxean da kokaturik.
Baratzeen Batzordea
Erlaitzeko bidea, Baratze Erreserbaren Harrera Etxea
Telefonoa: +33 (0)5 59 20 04 10
* «Gizarteratze-formatze» lanaren kontzeptuaren arabera (12 pertsona hautatu dira eta paisaia antolatzeko diploma eskuratu dute, formakuntza erakundeek ordaindu eta sostengaturik). Partzuerrak: Hendaiako Herriko Etxea (logistika: langileen harrera, materiala…). Akitaniako Eskualdea eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusia.