Bizitegiak

Hendaiako hiriak alokairu apaleko 1000 bizitegi baino gehiago dauzka, horien banaketa arautua delarik. Alokairu murriztuko bizitegia lortu ahal izateko, galdegilearen diru-sarrerek ez dute dekretuz finkatu muga gainditu behar.

Erreferentziazko testuak: 1998ko uztailaren 29ko 98-657 zenbakidun norabide legea, bazterketen aurkako borrokari buruzkoa
Eraikuntza eta Bizitegien Kodeko L.441etik L.441-2-5erako eta R.441-1etik R.441-13rako artikuluak.

Gizarte alokatzaileak

facade-d-immeuble-collectifHendaiako hirian dauden Alokairu Murriztuko bizitegi guztien jabe diren 5 gizarte alokatzaileak honako hauek dira:

64 Habitat Bulegoa

Laplane hiribidea 5. 64185 BAIONA Cedex
Telefonoa + 33 (0)5 49 43 86 86

ICF ATLANTIQUE

Carle Vernet karrika, 56. – 33800 BORDELE
Telefonoa +33 (0)5 56 85 07 91

Bizitegien Langile Batzordea (COL)

Lamouly karrika, 73 – 133 P.K. – 64601 ANGELU Cedex
Telefonoa +33  (0)5 59 52 32 15

Habitelem

Itsas Hiribideen etorbidea, 15 – 64100 BAIONA
Telefonoa +33 (0)9 71 16 71 16

Bizilekua eta Humanismoa

Elie Lambert plaza 3. – 64100 BAIONA
Telefonoa +33 (0)9 70 75 32 28

Bizitegia eskatzeko prozedura

Txostenak hartu

  • Gizarte Ekintzarako Udal Zentroari
  • Alokatzaileei (ikus gainean)

Txostenak aurkeztu

  • Alokatzaileei
  • Gizarte Ekintzarako Udal Zentroari (aukeran): eskaeraren kopia, erakundeek emandako matrikulazio zenbaki bakarra hartzerakoan.

Gizarte Ekintzarako Udal Zentroa

Lorategietako karrika 9.– BP 60150 – 64701 HENDAIA Cedex
Telefonoa: +33 (0)5 59 48 23 10
Telekopia: +33 (0)5 59 48 03 87
E-helbidea: 

Zabalik astelehenetik ostiralera, 8etatik 12etara eta 13ak eta 30etik 17ak eta 30era

BIZTEGIEN EMATEA

Alokairu Murriztuko Bizitegietako erakunde bakoitzaren baitan batzorde bat eratu da, bizitegi lagundu bakoitza izendun moduan emateko ardura daukana, lehentasunak errespetatuz.

Sei kidez osatua da, bizitegi eskaera aurkeztu zaion erakundeko administrazio kontseiluak izendaturik. Bizitegiak dauden herriko auzapeza ere, edo bere ordezkaria, batzordeko eskubidezko kide da, deliberatzeko botoa daukana. Erakundearen egoitza dagoen tokiko prefetak batzordeko bilkuretan parte har dezake. Baldintza batzuen arabera, bestelako kideak izenda daitezke, aholku-botoa daukatenak.

Alokairu Murriztuko Bizitegia emateko, eskaera egiterakoan familiaren osaera eta hautagaiaren beharrak kontuan hartzen dira, honako helburu hauekin:

  • hautagaiari, bere familiaren neurri eta osaerari dagokien bizitegi bat lortzeko aukera emateko
  • hautagaia lantokitik eta bere beharrei dagozkien ekipamenduetatik hurbil kokatzeko.