GEUZak hautuzko laguntzak eskain diezazkizuke.
Garraiorako laguntza
Hendaian iraunkorki bizi den eta gutxienik 65 urte dituen (edo 60 eta ezintasun pentsioa duen) orori ematen zaio, diru sartze zergapean ez bada, ATCRB linea erregularretarako garraio txartela.
Gizarte Ekintzarako udal Zentroak erabaki du bere kargura eskaintzea %50 apalago diren tarifak 10 txarteleko multzoetan eta hileko eta urteko abonamenduetan.
Horretarako, Hendaiako GEUZera joan zaitez, tarifa horietarako eskubidea duzula ziurta ditzaketen frogagiriekin.
- Erretretaduna bazara (diru sartzeen kopuruaren arabera)
Behar duzun frogagiria: N edo N-1 zerga agiria edo zergatik libro izatearen agiria - Ezintasun bereziren baten pean bazara eta Heldu Ezinduentzako Diru Laguntza baduzu
Behar duzun frogagiria: eskubideen jakinarazpena - Langabezian bazara eta Elkartasun Diru Laguntza Berezia hartzen baduzu
Behar duzun frogagiria: eskubideen jakinarazpena - Elbarritasunean bazara eta Elbarritasun Diru Laguntza Berezia hartzen baduzu
Behar duzun frogagiria: eskubideen jakinarazpena
Gizarte Ekintzarako Udal Zentroa, hemen gaituzu
Lorategietako karrik 9.– BP 60150 – 64701 HENDAIA Cedex
Telefonoa : +33 (0)5 59 48 23 10
Telekopia : +33 (0)5 59 48 03 87
E.helbidea:
Ordutegia:
- Astelehenetan 8:00 – 16 :00
- Asteartetan 10:00 – 12:00 / 13:30 – 17:30
- Asteazkenetan 8:00 – 12:00 / 13:30 – 17:30
- Ostegunetan 8:00 – 12:00
- Ostiraletan 8:00 – 12:00 / 13:30 – 17:30
- Asteburu eta jai egunetan itxia
ESTATUAREN LAGUNTZA: ENERGia txekea
2018 urtearen hastapenaz geroztik, energia txekea dugu tarifa lagunduen ordez. Haren erabilmoldea ezagutzeko, norbanakoek Ekologia eta Elkartasun Trantsiziorako Ministerioak garatu honako webgune hau ikus dezakete: chequeenergie.gouv.fr (leiho berria)
zeren ordaintzeko zehazki?
Energia txekeak etxeko energia faktura bat ordaintzeko balio dizu (argindarra, gas naturala, ziterna gasa, fuel olioa, egurra…) edo autonomia-egoitzetako ordainsariak ordaintzeko.
Bizitegiaren energia berriztapen lanak ordaintzeko ere balia daiteke. Energia hornitzaile eta banatzaileek ordainbide gisa onartu behar dute halakoa.
nola ikus horretarako aukera ote duzun?
Zoaz honako helbide honetara: www.chequeenergie.gouv.fr/beneficiaire/eligibilite
Garrantzitsua: Zergapean ez bazara ere, zure zerga agiria zerga zerbitzuetara igorria behar duzu energia txekea edota beste zenbait gizarte laguntza baliatu nahi baduzu.
Gehiago jakiteko
Zk. berdea: 0 805 204 805 (zerbitzua nola deia urririk)
Webgunea ikus: chequeenergie.gouv.fr – frantsesez (leiho berria)
Bestelako laguntzak eta sokorriak
Ikus gure Laguntzak eta Sorospenak orria