Aste urdina

Urtero, animazioak antolatzen dira nazio mailako Aste Urdinaren karietara; gehienetan, urrian zehar.

ASTE URDINAREN HELBURUA

Hainbat helburu ditu:

  • Informazioa ematea adinekoei gai jakin batzuen gainean (entzumena, erorikoak ekiditeko prebentzioa, nola ohoinkeriei aurka egin…)
  • Laguntzaileak ohartaraztea
  • Belaunaldien arteko eta mugazgaindiko topaketak eta animazioak antolatzea isolaturik bizi diren gure adineko pertsonak hobeki ezagut ditzagun eta hendaiar gizarte eragileak haiekin harremanetan izan daitezen
  • Eztabaida bat antolatzea medikuntza alorreko norbaitekin

PARTAIDEAK

Honako hauek dira aste horretako partaideak:

Gizarte Laguntzarako Udal Zentroa (GEUZ-CCAS), Denentzat gizarte zentroa, adinekoen eskumena baitu, Hendaiako Haizpean zahar etxea, Hondarribiko CASER egoitza.

Hendaiar partaide eta gizarte eragile horiek guztiak Martine Ansault zinegotziaren gidaritzapean aritzen dira egitarau aberats eta mota anitzekoa prestatzen, udal zerbitzu eta elkarte zenbaitekin elkarlanean.

2018ko aste urdinaren egitaraua ikus (leiho berria) (pdf - 2,35 MB - nouvelle fenêtre)