Proiektu eramaileak

Argibide gehiagorak

Hendaiako Herria
Hélène Broquet, Hendaiako Herriko Etxearen gizartearen aldeko eta elkartasunezko ekonomiaren misio karguduna
E.helbidea: 

Interstices Sud Aquitaine
Webgunea (leiho berria)

Proiektu bat daramazu?

Equipe-travail-projet-Chti-plouf-wiki-commonsLaguntza zentroarekin harremanetan jartzeko hemen klik egin

Laguntza zentroak harrera eta orientatze zentro bat zabaldu du, Hendaian aktibitate bat eta enplegua sortzeko proiektua dutenei zuzendua edota Hendaiako lurretan ondorioak utziko dituen proiektu eramaileentzat. Helburua da hurbileko zerbitzu  bat eskaintzea aktibitatea garatu nahi duten pertsonei eta baldintza hoberenak proposatzea iraun dezan.

Proiektuaren beharren araberan, eramaileak laguntza zentroaren egitura ezberdinetara bideratuak dira (Merkataritza bulegoa, Interstices, Cocoba…) edota aktibitate sortzaileak laguntzen dituzten tokiko eragileengana (Andere Nahia,  Lan Berri, Herrikoa,etc.).

Aktibitatea edo enpleguak sortzeko proiektua duen edozein pertsona joan daiteke laguntza zentrora aholkuak jasotzera. Aski da Hélène Broquet-rekin hitzordua hartzea. 

Interstices

AKTIBITATE BAT GARATU eta PROBATU nahi duzu ingurumen seguru batean?

logo interstices

Hendaiako udalak aktibitate sorkuntzarako tresna bat proposatzen dizu: Aktibitate eta Enplegurako Interstices Sud Aquitaine kooperatiba.

Kooperatiba honek proiektu eramaileei proiektua probatzeko aukera ematen die estatutu propioak sortu aitzin eta bidez batez laguntza eskaintzen die aktibitatea martxan jartzen.

Eramaileek aktibitatea gara dezakete enpresa kolektibo batean eta bide batez horren baliabide partekatuak erabili.

Udalak, ekintza ekonomikoa indartzeko xedea du INTERSTICES kooperatibarekiko hitzarmena izenpetuz, lurraldeko proiektu eramaileen mesederako.

Informazio bilkurak astero:

Kooperatibara sartzeko

Nola egin behar da kooperatiba horretara sartzeko?

CAPE (Enpresa proiekturako Sostengu Kontratua) kontratu bat sinatzeak bide ematen die entseatzen ari diren enpresariei soldatapean izan eta beren jardun berriari ekiteko, betiere diruzko laguntza atxikiz.

Proiekturen bat darametenei elkarlan dinamika bat eskaintzen zaie ere kide diren enpresari guztien artean. Jardunetarako eta Enplegurako Interstices Kooperatiba enpresa kolektiboa da (SCIC estatusa duena) eta 5 kolegio ditu: soldatapekoak, proiektu eramaileak, soldatapeko enpresariak, lurraldeko enpresak eta kolektibitateak.

Egun, 90 bat proiektu daramatza (Azkaine, Baiona, Tarnoze eta Hendaia artean).

Nola aztertzen da proiektu bakoitza?

  • Erantzukizun zibilaren arabera balioztatu behar da (proiektu guztiak segurtagarri behar dute -adib. ez da osasunari lotu proiekturik onartzen)
  • Hautagaitza dosierrak jadanik gogoetatu den eta bideragarri den proiektua erakutsi behar du – Onespen Batzordeari aurkeztu behar zaio; batzorde horrek zenbait kide ditu, batez ere gizartearen aldeko eta elkartasunezko ekonomiakoak; aurkezpen horretan proiektuaren eramaileak izan behar du ere.

Gehiago jakiteko: http://www.interstices-sud-aquitaine.fr/ (leiho berria)

Taldeko informazio bilkurak eta parte hartzeko lantegiak

Taldeko informazio bilkurak

INTERSTICES kooperatibari buruz gehiago jakin nahi baduzu, taldekako informazio bilkuretan eman ezazu izena; hileko 3. asteazken guztietan egiten dira, 10etatik 12etara eta Hendaiako proiektu eramaileak bildu nahi ditu, Intertices kooperatibaren funtzionamendua azaltzeko.

Heldu diren bilkurak

  • 10etatik 12etara, Autoportuko zentroan, Industria karrika
  • 2019ko otsailaren 25ean
  • 2019ko martxoaren 25ean
  • 2019ko maiatzaren 27an
  • 2019ko ekainaren 24an

Parte hartzeari zabalik diren lantegiak

INTERSTICES kooperatibari buruz gehiago jakin nahi baduzu, taldekako informazio bilkuretan eman ezazu izena; hileko 3. asteazken guztietan egiten dira, 10etatik 12etara eta Hendaiako proiektu eramaileak bildu nahi ditu, Intertices kooperatibaren funtzionamendua azaltzeko.

Hurrengo lantegia:

  • tenorea eta lekua: 9ak eta 30etik 12ak eta 30era, Autoportuko Zentroan, Industria karrika
  • data: oraindik ez dago

Saio Hodia

Norentzat?

  • Bere proiektua taldean eraman nahi duten proiektu eramaileentzat
  • Proiektu berriak eraman nahi dituzten kolektiboentzat (adib. elkarteak, kooperatibak…)

Zergatik?

Logo Le Tube à EssaiESS proiektuei jardunean hasi baino lehen laguntza aterabide egoki eta profesionala ekartzea da gakoa.

Saio hodia gizarte ekonomia elkartasunezkoaren (ESS) lurraldeko inkubagailua da (Hego Akitania) Seignanx-eko lanpostu arroko batzordean animaturik. Elkartasun eta Gizarte jardunen garapenaren zerbitzura den elkarlan prozesu baten emaitza da.