Merkatuak eta saltegiak

Asteazken eta larunbatetako janari merkatuak Hendaiako udaltzaingoak kudeatzen ditu.

Hendaian saltegi baten xerka bazabiltza edo herrian kokatu nahi bazenu: Hendaia Turismo eta Merkataritzak laster batean atzeman dezazun proposatzen dizu.

Merkatuak

Hendaiako bi merkatuetako batean edo bietan erakutsi nahi bazenituzke zure produktuak, udaltzaingoarekin mintza zaitez.

Asteazkenetan: Herri barnean, 8:30etik 12:30era

Larunbatetan: Zokoburun, 8:30etik 13:00etara

Araudia: 829-2021 : aire zabaleko merkatuen araudia finkatzen duen agindua – Hendaiako herria (frantsesez)

Aire zabaleko merkatuetaz gehiago jakiteko (esteka)

Saltegiak

Saltegi baten xerka zabiltza ?

Hendaia Merkataritza webgunean, zure hautua seinala ezazu bilaketan

Saltergi bat edo jarduera bat eman nahi zenuke hendaian abian ?

Hendaia Merkataritza

logo hendaye tourisme

Hendaia Merkataritza Hendaian merkataritzaren garapena laguntzeko Herriak eman egitura da:

  • Ekonomiaren behaketa
  • Merkataritzaren animazioa
  • Herriaren sustapena
  • Merkatarien laguntza eta garapena

Laguntza Zentroa

2018an edo 2017an sortua, Laguntza Zentroak 3 helburu ditu:

  • proiektu eramaileak hartu eta orientabideak eskaini
  • tokiko ekonomia ehundura sostengatu
  • lurraldeko proiektu kolektiboak inkubatu

Gehiago jakiteko Laguntza Zentroari buruz