Zerbitzuak & Helburuak

HIRU HELBURUAK

Hiru helburu ditu laguntza zentroak

Proiektuak daramatzatenei harrera eta orientabidea eskaintzea:

centre d'appui : quelques membres durant-reunion-creation

Beren jarduna garatu nahi duten proiektu eramaileei behar dituzten gakoak eman eta laguntza egitura egokiengana bideratzea, besteak beste, jardun eta lanpostuetarako Interstices kooperatibarengana, zeinarekin Hendaiako Herriak partaidetza hitzarmena sinatu baitu. Izan ere, 2017ko urtarrilaz geroztik, laguntza zentroak proiektu eramaileentzako harrera eta orientabide talde bat sortu du, jardunen bat (eta lanposturen bat) sortzeko asmoa dutenentzat, Hendaian kokatzeko edota Hendaiaren ekonomian eraginen bat ukanen duen proiektua bada.

Hurbileko zerbitzua eskaini nahi diegu beren jarduna garatu nahi dutenei, eta jardun hori iraunkortzeko baldintza onenak eman. Lanposturen bat sortuko duen jarduera proiekturen bat duen orok duke laguntza zentroa hari adi eta orientabideak emateko prest.

Aski da hitzordua hartzea, honako honekin harremanetan jarriz:

Gaële BONNOT, Lan-Ekoren koordinatzailea:

Horrez gain, proiekturen bat dutenek egin asmo duten jarduna segurtasunean bidera dezaten, Jardun eta Enplegurako «Interstices» kooperatibari eskatu diogu Hendaian ekintza berezia gauza dezan.

2017ko ekainean sinatu genuen hitzarmenari esker, kooperatiba horrek lagun ditzake proiekturen bat dutenak beren jarduna lehen hilabeteetan entseatzen eta talde dinamika eskaintzen die ere.

Gehiago jakiteko: Interstices orrialdea *

Azkenik, Laguntza Zentroak partekaturiko lanleku bat (coworking) animatzen du Intzura auzoan; lan egiteko leku baten beharrean den orori zabalik da. Langile independenteak, proiektuak daramatzatenak, telelanean ari direnak, ikasleak, lan bila direnak bai eta enpresak eta elkarteak ere hartzen ditu. Gehiago jakiteko: www.laneko.eus

Tokiko ekonomia eta enplegua sostengatzea:

Hendaiako enpresaburu eta profesionalei adi izan, guztien beharrak atzeman eta ekintza eta tresna kolektiboak proposatzea, lankidetza izpiritu batean, eta bizi arroan dauden beharrekin koherentziaz jokatuz. Lan-eko laguntza zentroa enpleguaren eta gizarteratzearen lurraldeko eragileekin ari da lanean, haien artean Donibane-Lohizuneko Pole Emploi agentziarekin, eta zenbait tresna eman ditu plantan: urteko Enpleguaren Foroa 2018, 2019 eta 2022an (50 enpresa, 800-1000 bisitari), enplegatzaileen topaketak, sektorekako informazio kolektiboak, lanpostuak kolektiboki xerkatzeko lantaldea, gizarteratzearen eragileen presentzia bertan (Pole Emploi, PLIE Euskal Herria), etab… Laguntza zentroak faboratzen ditu enpleguaren eta gizarteratzearen eragileen eta ekonomia ehunduraren arteko loturak.

Lurraldeko talde proiektuak garatzea:

Lurralde garapen “integratu” baten giltza diren egituren arteko elkarrizketa bultzatzea: enpresen; soldatapekoen sindikatuen; elkarteen; gizartearen aldeko eta elkartasunezko ekonomiaren eragileen, eta kolektibitateen arteko elkarrizketa.

Laguntza zentroak lurralde proiektu kolektiboak sortarazteko asmoa du ere.

ZER DA LURRALDE PROIEKTU KOLEKTIBOA?

Behar kolektibo batetik sortu, guztion interes baten inguruan eraiki eta biztanle guztientzat baliagarri izan daitekeen proiektua da.

logo du comite de bassin de l'emploi du Seignanx

Hendaiako Herriak nahiko luke jardun sortzaile den eta lankidetza eta irekitasuna bultzatuko duen zeinahi proiektu gogoan darabilen pertsona talde orok horretarako laguntza ukan dezan.

Hego Akitaniako Ekonomia Lankidetzarako Lurralde Gunearekin dugun partzuergoari esker, Hendaiak badu horretarako tresna bat, lurralde inkubatzailea, proiektu arrunt batek baino antolamendu korapilatsuagoa behar duten proiektu kolektibo horiek bete-betean laguntzeko.

Lan-eko zentroak hainbat proiektu egituratzailetan lan egin du ere:  lurraldeko elikadura diagnostikoaren koordinazioa Hendaia, Urruña eta Biriatu herriekin eta Euskal Herriko Laborantza Ganbararekin, Hendaian eskulangintzarako hirugarren leku baten aitzin itxuratzea, Hendaian gizarte eta elkartasun ekonomiako ekintzak sostengatzea, etab..

Argibide gehiagorako

Frédéric Tranche, Lehendakaria
Auzapezordea, Jabari Publikoaren Kudeaketa, Ekitaldiak, Merkataritza, Turismoa, Lasaitasun Publikoa, Gizarte Segurtasuna, Gizarte eta Elkartasun Ekonomia
Gaële BONNOT, koordinatzailea
E-helbidea: