Ekonomia-jarduera guneak

Hendaiak bi jardin eremu ditu: bat Intzuran, autobidetik eta Bidasoa ibaietaik hurbil, bestea Dorrondegin, Urruña herriaren mugetan, CD 658 errepideari loturik.

Intzurako jarduera eremua

RN 111 ondoan eta A63 (Hendaia – Paris) eta A 8 (Hendaia – Madrid) autobideetatik hurbil, INTZURAko industrialdea leku estrategikoan da HENDAIA-IRUN-HONDARRIBIA hirigunean barnean.

Intzurako industrialdearen birkalifikatze azterketa egin du Euskal ElkargoakIndustriarako asmoa berriz ziurtatu dute Hendaiako Herriko Etxeak eta Euskal Elkargoak.

Industrialde horrek 33 hektarea baino zabalagoa da.

Lehenago autoportuaren eremua zen lurrazal horren herena antolaketa eta birmoldaketa ekonomiko operazio baten helburu izan da. Zeregin horri esker, eremua berriz kalifikatua izan da, enpresa berri batzuen errezibitzeko eta jarduera eremua bere osotasunean berriz dinamizatzeko xedearekin.

Gisa horretan, lursail egokitu berri batzuek eta bulegoetarako eta biltegietarako herriko eraikin batzuek espazio libreak zein enpresentzako eta proiektu eramaileentzako zerbitzuak eskaintzen dituzte, hala nola:

  • 1810 m2-ko zoru-azalera duen “harrera zentroan”, enpresentzako jatetxe bat, postetxe bat, 100 tokiko bilkura-gela, mediku-gela eta bulegoak atzeman daitezke
  • “Garraio-bitartekarien eraikinak” bulego moldagarri anitz eskaintzen ditu, 1950 m2-ko zoru-azalera batean
  • Enpresa txikien, ofizialeen eta zerbitzu-jardueren instalazioari zuzendu egoitza ezberdinek (tailer eta bulego gisa erabil daitezke) osatzen dute 7500 m2-ko zoru-azalera duen Enpresa Zentroa

activite-economique-usine-etagere-transpalette

Ekonomia gune hori helduarora heldu da. Besteak beste, honako hauek ditugu hor:

  • EPTA FRANCE banatzaile handientzako hozkailu erakusleihoak fabrikatzen ditu (urtean 18 500 unitate),
  • SOKOA bulego aulkien espezialista; Frantzian lehen lekua du alor horretan.
  • SUDEC
  • ECHEVERRIA (aeronautika),
  • ETCHENAUSIA, zurgintza eta altzari maiasturugoa

Horiez gain, badira ere garraio eta logistikako hainbat enpresa, hala nola, SALLABERRY GARRAIOAK, LAPEGUE, IBAREMBORDE, TDF, ESTAYNOU, SBTT; azken hori IRUNgo DECOEXSA sozietatearen adar bat da.

Industrialderako sarbidean merkataritza sektore bat dago, non hainbat saltoki handi eta nazio mailako marka kokatu diren: GIFI, HALLES AUX CHAUSSURES eta VETEMENTS, MAC DONALD, LIDL, DEKRA.

 

Bestalde, gune horretan atzeman daitezke garraioan eta logistikan espezializatuak diren enpresa ezberdinak, hala nola TRANSPORTS SALLABERRY, LAPEGUE, IBAREMBORDE, TDF, SBTT (azken hau Irunen kokatu DECOEXSA sozietatearen filiala delarik).

Dorrondegiko eskulangintza eremua

Eskulangintza jardueretara zabalik, herriko ekialdeko mugan kokaturik eta 658 departamenduko errepidera loturik, DORRONDEGIKO ESKULANGINTZA EREMUA gutxi gorabehera 3 hektareetan hedatzen da.

Jarduera ezberdinak aurki daitezke bertan, hala nola:

  • MULEY, mekanika orokorrean espezializaturik,
  • BRUNO SCHERER enpresa, autoentzako poliesterrezko eta sintesi-erretxinazko elementuen fabrikazioan espezializaturik
  • BERTIERE: obra publikoak