Hendaiako Eskolarteko 10. Euskal Kantu Txapelketa astearte honetan (azaroaren 15ean) abiatu da, Intzurako lehen mailako eskolan antolatutako kantuen zozketarekin. Aurten pixka bat berezia izanen da, lehen aldikotz kontzertua ez baita abenduan iraganen baizik eta 2025eko martxoaren 30an (igandea), 16:30ean, Daniel Ugarte pilotalekuan. Emanaldi horrekin, ederki amaituko da euskararen hilabetea.
Izan ere, hautetsiek proiektua berriz landu nahi izan dute, alde batetik haurrek kantuak ikasteko denbora gehiago ukan dezaten, Hendaiako Mattin Sorzabalbere eta Urbil Artola musikarien eta eskolaldi inguruko animatzaileen laguntzarekin, eta bestetik, haur guztiak saritzeko gisa, proiektu horren baitan egindako lanarengatik. Errepertorioa ere modernizatua izan da.
Astearte honetan, beraz, eskola bakoitzeko bi ordezkari joan dira autobusez Intzurako eskolara beren kantuak zozketatzeko, txapelketarako hautatua izan den 13 kantuko errepertorioan (gehi elkarren arteko kantu bat). Ondotik, haur guztiek elkarrekin bazkaldu dute, Itziar Aizpuru Euskara hautetsi arduraduna, eskolaldi inguruko animatzaileak eta Elsa Spizzichino Euskara teknikaria (arlo linguistikoan eta proiektuaren koordinaketan Hezkuntza eta Haurtzaroa zerbitzuarekin lagunduko duena) hor zirelarik.
Aurten ere, Hendaiako lehen mailako eskola guztietako haur anitzek parte hartuko dute txapelketa horretan; proiektu hau normalean bi urtetan behin antolatua da, hiru helbururekin:
- gero eta gehiago galtzen ari diren euskal kantu tradizionalen ikaskuntza haurrengan bultzatzea ;
- euskaraz molde ludiko batez aritzea;
- euskara ekintza humanitario bati lotzea, aurten Hendaiako Les Deux Jumeaux elkartearen bidez. Elkarteko kideak eskoletan pasatuko dira, haien laguntza lanaren aurkezteko.
Martxoaren 30eko data zuen agendetan apunta ezazue dagoeneko, gure talentu gazteak entzutera joateko, batez ere gurasoak bazarete eta zuen haurrek parte hartzeko izena eman badute!
Zozketaren emaitzak
Kantua | Eskola |
Txanpon Baten Truke | Hondartza |
Aldapan Gora | Intzura |
Zurekin Batera | Geltokia |
Maritxu Nora Zoaz | Ikastola |
Iñaki (Zer urrun dagoen Kamerun) | Ikastola |
Arratsalde Honetan | Geltokia |
Behin Batean Loiolan | Hondartza |
Euskal Rock’n Roll | Lizardi |
Ilargi Berriak | Lizardi |
Ituringo Arotza | San Bixente |
Urtxintxak | Intzura |
Lau Teilatu | Hiri-barnea |
Xorrotxak | Hiri-barnea |
Agur eta Ohore (7 Euskal Herriek) | San Bixente |