Urririk eta erreserbarik gabe
Eguraldi txarra dela eta, azaroaren 10ean (ostirala) Hendaiako igerilekuari agur esateko prestatua zen gaualdia,
azaroaren 13ra (astelehena) atzeratua da (18:00etatik goiti).
Hala eta guztiz ere, Udalak festa momentu bat mantendu nahi izan du 20:30ak arte, DJ Raksax eta DJ Pondamicek (Le bal du Samedi Soir) eskainiko duten musikarekin.
Igerilekua apainduta eta argiztatuta egongo da eta bertara hurbilduko diren Hendaiarrak “Eguzki-lili”
igerilekuaren argazki-oroigarri batekin itzuliko dira etxera. Aldarte onean agurtzeko aukera izanen da!
Baldintza onenetan hurbiltzeko aukera ukan dezazuen, aparkalekua publikoari irekia izanen da.
Informazio gehiago nahi izanez gero: helbidean edo 05 59 48 30 49 telefonoan