2024, KOSKA BAT HARAGO!
Europar ekitaldi baten erdian kokaturik bada ere, Garapen Jasangarriaren Hendaiar Astea zinezko une garrantzitsua bilakatuzaigu, urteen poderioz, herrian.
2024an ez da salbuespenik izango, eta ohiko parte-hartzaile batzuk ekitaldi honetan urtero parte hartzen duten arren, beste batzuek aurten lehen aldiz erantzun diote Hendaiako Herriko Etxeak eta CPIE-k elkarrekin egindako 16. deialdiari. Edizio honen kari 26 animazio desberdinek dute programa osatuko.
Filmak, atelierrak, eztabaida aldiak, bisitak edo mintzaldiak, proposamen horiek guztiak topaketarako, eztabaidarako, solasketarako uneak dira, esperientziekin aberasten gaituztenak, sarritan oso errazak diren irtenbide eta hausnarketetan inspiratzeko, etorkizun erresilienteago bat lortzeko.
Proposaturiko 26 hitzorduen artean, segur gara zuetako bakoitzak atzemanen dituela egitarau horretan garapen jasangarriaren aldeko bere hausnarketa joritzeko proposamen inspiratzaileak.
Milesker urraspide honetara lotu diren gure partzuer guztiei, bereziki bigarren mailako hendaiar ikastetxeei, beren ikasleekin lagundu baitigute iltzean bete-betean jotzen garapen iraunkorra ez dadin jadanik hendaiar edo europar aste baten gaia, baizik eta eguneroko urraspide baten erakusle.
UNE GARRANTZITSUENAK
Irailaren 26 osteguna
18:30 – GARAPEN JASANGARRIA-REN HENDAIAR ASTEAREN IREKIERA GAUALDIA
“Bihar gutxiago” joko ludiko handia, egunerokora egokitutako egoera neurritsu futuristak irudikatzeko.
Gaztelu aretoan (Gaztelu Zaharreko karrika)
Ororentzat – Urririk
Argibideak: 07.66.80.25.79
Urriaren 5 arte
ZEIAR SOAK – Erakusketa: makroargazkiak. Dominika REKALT. Xehetasunak margolan abstraktuen gisara.
Asteazkenetik larunbatera, Mendizolan (Portu plaza 119 – Zokoburu)
Ororentzat – Elebiduna frantses/euskara – Urririk
Argibideak : Mendi Zolan kulturgunean 05.59.48.30.49
Irailaren 27 ostirala
16:00 – URAREN ERRONKA HANDIAK
Hitzaldia: Dominique Darmendrail. Klima beroketaren erronka handiak uraren zikloari eta uraren erabilerei loturik.
Asporotsttipi, Euskal Erlaitzaren Etxean (Erlaitzaren errepidea). Ororentzat – Urririk.
Argibideak: 05.59.74.16.18
18:00 – OTSOEKIN BIZITZEA
Filma. Jarrera gatazkatsuetatik haratago, Jean-Michel Bertrand-ek sentikortasunez eramanen gaitu inguruan dugun natura bestela hautematera… (2024 – 1:25)
“Variétés” zinemagelan (Antzoki karrika). Ororentzat – Zinemagelaren ohiko tarifak
Argibideak: Variétés 05.59.20.61.18
Irailaren 28 larunbata
10:00etan eta 14:00etan – PLANKTON ARRANTZA
Itsas ibilbide pedagogikoa Atalaya katamaranean, bertan ezagutzeko zein aberats den elikagaien katearen lehen katebegi hori. Baina gehiago ere…
Laket portuan. Ororentzat. 5€
Izen emateak eta argibideak: Explore Océan 06.84.41.90.57
10:30 – ELIKADURAREN GIZARTE ASURANTZA BAT PLANTAN EMATEAREN ESPERIENTZIA
Mahai inguru atelierra elikaduraren gizarte asurantza baten sortzeko baldintzak irudikatzeko.
Mendi Zolan. Ororentzat – Urririk.
Argibideak: 06.71.51.93.32
Irailaren 29 igandea
10:00 – NIK LURBELTZA, ZUK LURBELTZA, GUK…
Biohondakinak txirrindaz biltzea eta lurbeltzaren egiteari buruzko animazioa
San Bixente kolegiotik abiatzea (Askapen karrika). Ororentzat – Urririk
Argibideak: “Collecte et Compost” 06.08.52.49.66
10:00-17:00 – EGUN BAT “KORRI DOAN OIHANEAN”
Korri doan oihanak hartzen zaituzte: 10:00etan eta 14:00etan lursailaren bisitak; 11:00etan, basalandareen atelierra; izena eman behar da; 12:00etan txirrinda konpostaren heltzea eta piknik partekatua: “0 hondakin”; 16:00etan jostetak oihanean 8/12 urtekoentzat
Biaturenia karrika 23. Ororentzat – Urririk
Argibideak: “La forêt qui court”
Irailaren 30 astelehena
17:00 – BIDASOAREN XENDERA PEDAGOGIKOA
Xendera pedagogiko horren lehen geldialdien irekitzea. San Bizente kolegioko ikasleek asmatu dute xendera Gazteen Ekolegebiltzarraren harira.
Badia bidean (zaldainaren hastapena, nazioarteko zubiak baino lehentxeago)
Ororentzat – Urririk
Argibideak: San Bizente kolegioa – 05.59.48.89.00
18:00-19:30 – LURBELTZ EGITE ATELIERRA
Aritze atelierra eta etxeko konpostagailuak ematea, izena eman dutenei (baratzedunei)
Hendaiako Familia Baratzeetan (Laparkako bidea)
Ororentzat – Urririk
Argibideak eta izen emateak: Bil ta Garbi ">
Urriaren lehena, asteartea
9:00 – LA RIVIÈRE
Zine-eztabaida Water Family-rekin. Lanbide lizeoarentzako saioa baina izena ematen dutenei ere zabalik.
“Variétés” zinemagelan (Antzoki karrika). Ororentzat. 3,5€.
Izen emateak eta Argibideak: Variétés 05.59.20.61.18
18:00 – URAREN FRESKOA
Elkarlaneko atelierra (18:00/21:00) Decathlon eta Water Family direlakoekin, urari eta baliabide horren gainean dugun eraginari eta erabiltze ahalari loturiko jokagaiei buruz.
San Bixente kolegioan (Askapen karrika)
Ororentzat. Urririk. Izena ematea par le formulaire.
Argibideak: San Bixente kolegioa: 05.59.48.89.00
18:00 – ZIZAREKONPOSTA
Baliabidearen aurkezpena, nola dabilen azalduz eta zizarekonpostagailu bat emanez(apartamentudunei); izena eman behar da.
Udal mediatekan (Jaizkibel karrika). Ororentzat. Irririk.
Argibideak: Bil ta Garbi ">
Urriaren 2 asteazkena
10:00 – ZOLAN ZIGARROKINIK EZ! ERAGIKETA
Zigarrokinen bilketa eta ohartaraztea: herri barneko zigarrokinen kutsadura neurtu eta ingurumenean dituen eraginak ulertzea.
Gaztelu-Zahar frontoian. Ororentzat. Irririk.
Argibideak: “Tree6clope” elkartea” 07.57.18.52.06
15:00 – IPUINTXOAK ITSASPEANZine-Atelier sortzailea. Adin orotakoentzako murgiltze egitaraua, itsas munduak legenden bidez esploratuz; itsas unibertso miragarriak eta aurkikuntza harrigarriak. (2024 – 40 min.)
“Variétés” zinemagelan (Antzoki karrika). Tarifa bakarra 4€.
Argibideak: Variétés 05.59.20.61.18
Urriaren 3 osteguna
WATER ARDURADUNA – URA Atik Zra
Garapen iraunkorraren alde ohartarazteko atelierrak: Water Family, Bil ta Garbi eta tree6clope. Lizeoko ikasleentzat.
14:00 – ELKARTASUN LASTERKETA
Parte har ezazu Aizpurdi lizeoko ikasleekin batera, 2 kilometroko lasterketa batean, Beltzeneatik Hondarraitzeraino, “On egin” elkartearen alde.
Trinketetik abiatzea (Pellot karrikaren muturrean)
“Ororentzat edo ikasleentzat zuzendua? – Diruzko parte hartze librea “On egin” elkartearentzat
Argibideak: Aizpurdi lanbide lizeoa 06.31.75.20.54
14:30-17:00 – KAFETEGIAN, HAUTSI ZAIZUNA KONPON EZAZU
Zatoz konpontzeko duzun zerbaitekin eta “Recycl’Arte” elkartekide batek lagunduko dizu konpontzen.
Denentzat Gizarte Zentroan (Richelieu karrika 22). Ororentzat. Urririk.
Argibideak: Denentzat – 05.59.20.37.63
17:00 – JATETXEETAKO PROFESIONALAK ETA LURRUSTELA
Lurrustel egite atelierra. Bertan egin konpostatze adibidea. Urtean 8 tona baino gehiago jantoki biohondakin.
San Bizente eskolan (Jazmin karrika 8). Jatetxeetako profesionalentzat – Urririk
Argibideak: San Bizente kolegioa: 05.59.48.89.00
18:00 – 2TONA
Klimaren aldeko murgiltze atelierra (18:00/21:00): etorkizuna irudika eta ekologia trantsizioaren alde aritzea.
San Bizente kolegioan (Askapen karrika).
Ororentzat, izena formulaire – Diruzko parte hartze librea
Argibideak: San Bizente kolegioa – 05.59.48.89.00
Urriaren 4 ostirala
Egunean zehar – GARAPEN IRAUNKORRAREN ALDEKO HEZIKETA
Garapen Iraunkorraren aldeko Heziketa izanen da Aizpurdi lanbide lizeoaren sartze jardunaldi horren gaia Bil ta Garbi sindikatuarekin.
Abadia eremuan.
Lizeoaren ikasleentzat.
14:00 – HONDAKINETIK GAUZARA
Sorkuntza tailerra. Plastikozko hondakinekiko sentsibilizazioa eta birtziklapena bidezko deseinu sorkuntza.
Asporotsttipi, Euskal Erlaitzaren Etxean (Erlaitzaren errepidea)
Ororentzat – Urririk izena emanik.
Argibideak eta izena emateko: RESAK, 06.52.63.92.58
18:00 – “THE WEEK” ARRATS SAIOA
Ingurumena andeatzen ari da eta klima laster batean aldatzen ari zaigu. Elkarlaneko lehen atelier horrek (18:00/20:00) gerta litekeena ulertzen eta horren aurka egin dezakeguna ezagutzen laguntzen digu.
San Bizente kolegioan (Askapen karrika).
Ororentzat – Urririk, izena par le formulaire.
Izen emateak eta Argibideak: San Bizente kolegioa 05.59.48.89.00
Urriaren 5 larunbata
10:00etan eta 15:00etan – GURE AMETSEN GERIZALEKUA
Ikuskizun ibiltaria Branca konpainiarekin, ametsen harira (45min)
Nekatoenean (Abadia eremuan – Armatondo karrika 6)
Ororentzat 4 urtetik goiti. Izena eman behar da
Izen emateak eta Argibideak: Herriaren Kultura Saila 059.59.48.30.49
11:00 – SASIA(K) – LURRAREKIN ISILEAN ELKAR ADITUZ
Erakusketa irekitze ekitaldia: Hélène DAVID argazkilaria
Asporotsttipi, Euskal Erlaitzaren Etxean (Erlaitzaren errepidea)
Ororentzat – Urririk.
Argibideak: 05.59.74.16.18 –
Urriaren 6 igandea
14:00-18:00 – PRENTSAKETA
Abadiako sagardiaren bisita, prentsaketa publikoa: tokiko sagar barietate zaharren prentsaketa, dastaketa dolare ondoan eta animazioak (Sagar dantza, mutxiko…). Bertan mokadutxoak ere izanen dira.
Nekatoenean (Abadia eremua – Armatondo karrika 6)
Ororentzat – Elebiduna frantses/euskara – Urririk.
Argibideak: IEZI Euskal Itsasbazterra 05.59.74.16.18 –
BAITA ERE:
Info: Xehetasunak: CPIE littoral basque webgunean