EGUNEROKOAN ARITU ETORKIZUN IRAUNKORRAREN ALDE!
Norbanakoen nola taldeen egite guztiek balio baitute, eguneroko keinutxo oro garrantzitsu delako, Hendaiako Herriak eta IEZI elkarteak eskolak, enpresak, elkarteak, kirol klubak gonbidatu dituzte beraiekin batera asmo handiko egitarau bat osatzeko urteroko ekitaldi honetarako.
Garapen Iraunkorraren Hendaiar Aste berri honek ahal beste jende ohartarazi nahi luke ekologia trantsizioak dituen jokagaien alde; aurtengo gai nagusia, ez bakarra baina gehien garaturikoa, honako hau dugu: “Elikadura eta laborantza iraunkorra”.
Bederatzi egunez zenbait jokamolde on partekatuko dugu eta ekimen interesgarriak ezagutuko, gutako bakoitzak bere burua galdeka dezan, dituen jokamoldeak birpentsa ditzan eta bere mailan jarrai dezan bide horretan engaiatzen.
Hendaiarrak nola bakantzatiar edota bisitariak, topa gaitezen hitzordu anitz horien karietara. Ideia onak bila ditzagun, adibide zehatzak xerka, ekin diezaiogun eta elkarrekin jokamolde egokiak balia ditzagun egunerokoan etorkizun iraunkor eta zorionekoaren bidean elkarrekin ibil gaitezen.
UNERIK AIPAGARRIENAK
Irailaren 29 ostirala
09:30-12:00 – Biolit, marearteko zonako aberedia eta landarediaren zientzia jarraipena (FR)
Hondartzaren Dunba harrien aldean. Naturaren ezagutza. Ororentzat.
Urririk, baina izena eman behar da: 05.59.74.16.18
17:00-18:00 – Metalen eta metaloideen zikloak antropozenoan: interesak eta jokagaiak (FR)
Asporotsttipi Euskal Erlaitzaren Etxean
Urririk, baina izena eman behar da: 05.59.74.16.18
Irailaren 30 larunbata
10:30 – “Le littoral basque vu du ciel – Euskal itsasbazterra zerutik” (FR/EUS)
Asporotsttipi Euskal Erlaitzaren Etxean
Urririk, baina izena eman behar da: 05.59.74.16.18
15:00-17:00 – Ateak zabalik Legarraldea etxaldean (FR/EUS)
Legarraldean (Oriokobordako bidea) – Ororentzat. Urririk.
Urriaren lehena
9:00-12:00 – Goiza itsas hegian (FR/EUS)
Bidassoa Surf Club klubean (Itsas hiribidean) – Ororentzat. Urririk.
Baina izena eman behar da:
14:00-17:00 – Itsas hegia itsasotik ezagutzea (FR)
Hendaiako Yacht Club delakoan (Laket portua) – Ororentzat. Urririk.
Baina izena eman behar da:
Urriaren 3 asteartean
16:00-18:00 – “Water responsable” Water Family delakoarekin (FR)
Water Sports Center delakoan (Decathlon – Laranjondoen karrika)
Ororentzat. Urririk.
Baina izena eman behar da hemen:
Urriaren 4 asteazkenean
9:00-12:30 – Bil ta Garbi eta Les Petits Popotins elkarteen ohartarazte erakusguneak (FR/EUS)
Errepublika plazan (merkatua) – Ororentzat. Urririk.
10:00-12:00 – Urgaineko hondakinak biltzen dituen DPOL izeneko robota ezagutzea (FR)
Laket portuaren kaian. Ororentzat. Urririk.
14:00-17:00 – Itsas hegia itsasotik ezagutzea (FR)
Hendaiako Yacht Club delakoan (Laket portua) – Ororentzat. Urririk.
Baina izena eman behar da:
15:00-17:00 – Xaboiak egiteko lantegia (FR)
Asporotsttipi Euskal Erlaitzaren Etxean
Urririk, baina izena eman behar da: 05.59.74.16.18
18:30-20:00 – Permakultura ekologia trantsizioa errazteko (FR)
Gaztelu aretoan (Gaztelu Zaharreko karrika)
Ororentzat. Urririk.
20:00-22:00 – “Zure platerean hasten da mundua – LE MONDE COMMENCE DANS VOTRE ASSIETTE” (EUS/FR)
Les Variétés zinegela – Antzokiko karrika, 10
Denentzat Prezio bakarra : 4 €
Urriaren 5 ostegunean
14:30-17:00 – Salba dezagun ahantziriko gauza hori eta konpon dezagun! (FR)
Denentzat Gizarte Zentroan – Ororentzat. Urririk.
Baina izena eman behar da: www.recylcarte.org, webgunera jo eta “s’inscrire à l’atelier” (lantegirako izena eman) klika ezazu.
18:30-20:00 – Lurraldea, laborantza eta elikaduraren arteko harremanak (EUS)
Baleak elkarteaEreinotzen karrika, 1
Denentzat. Urririk
Urriaren 5 ostegun eta 6 ostiralean -“Jatea, elikadura utopiak” (FR)
Varietes zinemagelan (Antzokiko karrika) – Ororentzat – Tarifa bakarra: 4 euro – 05.59.64.44.54
Urriaren 6 ostiralean
18:00-19:30 – Gure biohondakinak lurrustel egite eraikinera zama-txirrindan doaz (FR)
Saint-Vincent eskolan (Jazminen karrika 8)
Ororentzat. Urririk.
Urriaren 7 larunbatean
14:00-17:00 – Itsas hegia itsasotik ezagutzea (FR)
Hendaiako Yacht Club delakoan (Laket portua) – Ororentzat. Urririk.
Baina izena eman behar da:
15:00-17:00 – Landare margolaritza lantegia (FR)
Asporotsttipi Erlaitzaren Etxean -Ororentzat. Urririk.
Baina izena eman behar da: 06.18.33.03.62 –
Urriaren 7 larunbatean eta 8 igandean
14:00-18:00 – Prentsaketa, la pressée des pommes (FR/EUS)
Nekatoenean (Abadia eremua, Armatondo karrika 6)
Ororentzat. Urririk.
Info: 05.59.74.16.18 –
BAI ETA:
“GARAPEN JASANGARRIA” sorta (FR/EUS)
Hendaiako mediateka – Jaizkibel karrika, 4
Jende ororentzat. Urririk. Ohiko ordutegiak.
“ELIKADURA JASANGARRIA” HENDAIAKO OSTALARIENTZAT ERRONKA
GARAPEN JASANGARRIAREN FOROA
KLIMAREN LANTEGIA
Info : Consulter le site : CPIE littoral basque