GEUZak, hainbat partaiderekin batera, ahalmen urritasunaren asteaantolatzen du martxoaren 25 larunbatetik martxoaren 31ra.
Aurtengo aldi honetan, Elur Alberdi dugu amabitxi, para-arrauneko munduko txapeldun den hendaiarra.
Ahalmen urritasunaren astearen bitartez, hiru ohartarazte ekintza proposatuko dituzte, urtean zehar, Hendaiako eskola guztietan, APF elkarteak, Itsas Ospitaleak eta Handisport Euskal Herria elkarteak.
Irandatz kolegioa ere lotu da ekintza horretara aste osoan zehar, hala ikastaldietan nola eskolaldi inguruko aldietan. Beste ohartarazte berritzalea eskolaldi inguruko aldietan antolatu txantiloien lehiaketa da; horiei esker, eskola bakoitzaren ondoko MPU aparkaleku bat edertzen ahalko da.
EGITARAUA
MARTXOAREN 20tik apirilaren 7ra
ERAKUSKETAK ” Regards décalés “ > Denentzat Gizarte Zentroan
MARTXOAREN 25an (larunbata)
2.FOROA
15:00/17:30 > Hondarraitz Klub Egoitzan
Sartzea libre eta urririk
- Informazio txokoa: Honako elkarte hauen informazioa: Centre Social Denentzat, Haizeren Bidean, Handisport Pays Basque, Les deux jumeaux, Voile CMHT, Epilepsie côte basque, Maladie rare, AFTC 64, APF, Label terre de jeux, centre Haiekin, Eleak.
- Ongizate tailerrak: aulki ergonomikoa/masajea.
- 15:00/17:00 : Ezagutze ibilbidea, egoera azaltzea
MARTXOAREN 27an (astelehena) > Denentzat Gizarte Zentroan
14:30 > Mimi eta bere filosofia: “Nahi denean, saiatzen da”
Bizi ibilbide baten inguruko lekukotasunak eta solasaldia. Izen-emateak: 05.59.20.37.63
2014an, Mylène Pickaerts partzialki tetraplegikoa bihurtu zen, istripu baskular baten ondorioz. Bere lehenengo enplegatzailearen laguntzarekin, bere istorioa argitaratu du, “Mimi et ses roulettes” izeneko komiki koloretsu batean.
MARTXOAREN 29an (astelehena)
14:00/16:00: Ohartarazteko tailerra > Gaztelu Zahar pilotalekuan.
Jende guztientzat eta aisialdi zentroentzat. Animatzailea: Handisport elkartea.
Arratsaldean: Organo sentsoriala > Denentzat Gizarte Zentroan
Ahalmen urritasun bat duten Hendaiako haurren familientzat.
Izen ematea, hemen: 05.59.20.37.63 Proposatzailea Denentzat Gizarte Zentroa.
Leku kopuru mugatua.
15:00: Filma “Valentina” 6 urtetik goiti
“Valentina, trisomiadun neskatxa maitagarriak, gaizki ikusten du bere ezgaitasuna, horrek trapezista bihurtzeko duen ametsa betetzea eragozten diola sinesten baitu. Bere gelatik, edozer egiteko gai izateko borrokatuko da.”
20:30: Filma “La tempête” 8 urtetik goiti
“Zoé zaldien artean hazi zen, baina ekaitz-gau batean, Tempête izeneko zaldiak, asaldaturik, Zoé aurtiki eta jockey bihurtzeko ametsa hautsi zuen. Hala ere, buru eginen dio, eta ezinezkoa dena saiatuko da bere patuari berrekiteko.”
Emanaldiaren prezioa: 4€. Variétés zinegelan.
Martxoaren 31ean (ostirala)
20:00: Gurasotasunaren inguruko gaualdia > Denentzat Gizarte Zentroan
“Ahalmen urritasuna elkarrekin aipa dezagun”.
Denentzat Gizarte Zentroak eta Eleak eta Haizeren Bidean elkarteek animaturik, laguntzaileen gaiaren inguruan.
Izen ematea e-postaz: edo 06.85.76.94.46. Leku kopuru mugatua. Urririk.
Apirilaren 15ean (larunbata)
13:30etik goiti: Mintzaldiak eta eztabaidak > Gaztelu Aretoan
Emazteen errugbiaren eta ahalmen urritasunaren inguruan: “Errugbia eta hurbilerraztasuna”. Kontzertuak ere izanen dira.