Hendaiako 8. Kantu Txapelketa: abian da!

8. Eskolarteko Euskal Kantu Txapelketa irailaren 17an (asteartea), abiatu da, Hiri-barneko lehen mailako eskolan antolatutako kantuen zozketarekin.

Zozketaren emaitzak ikusi (pdf - 230,25 KB - nouvelle fenêtre)

Eskola bakoitzeko bi ordezkari joan dira autobusez Hiri-barneko eskolara beren kantuak zozketatzeko, txapelketarako hautatua izan den 14 kantuko errepertorioan (gehi elkarren arteko kantu bat). Ondotik, haur guztiek euskal gastronomiaren inguruko bufet bat dastatu dute elkarrekin, Michelle Mounios-Adurriaga Euskara zinegotzia, Melinda Couturier Eskolaldi Inguruko Jardueren koordinatzailea eta Elsa Spizzichino Euskara teknikaria hor zirelarik.

Aurten ere, Hendaiako lehen mailako eskoletako haur anitzek parte hartuko dute txapelketa horretan; hau bi urtetan behin antolatua da, hiru helbururekin:

  • gero eta gehiago galtzen ari diren euskal kantu tradizionalen ikaskuntza haurrengan bultzatzea ;
  • euskaraz molde ludiko batez aritzea;
  • euskara ekintza humanitario bati lotzea, aurten Hendaiako Les Deux Jumeaux elkartearen bidez. Elkarteko kideak eskoletan pasatuko dira, haien laguntza lanaren aurkezteko.

Aurkezpen-kontzertua 2019ko abenduaren 8an (igandea) iraganen da, 16:30ean, Beltzenia auzoko Daniel Ugarte pilotalekuan. Anartean, haurrek kantuak ikasiko dituzte, Hendaiako Mattin Sorzabalbere (Lanetik Egina) eta Ander Fernandez (Rouge Elea konpainia) musikarien eta eskolako jantegietako animatzaileen laguntzarekin. Elsa Spizzichino euskara teknikariak lagunduko du arlo linguistikoan eta proiektuaren koordinaketan Haur eta Gazte Animazio Zerbitzuarekin.

Data zuen agendetan apunta ezazue dagoeneko, gure talentu gazteak entzutera joateko!

 

Navigation de l’article