Herriak eta Hendaia Turismo eta Merkataritzak egitarau ederra paratu dute Eguberritarako: Eguberriko azoka eta ibilketa, merkataritza hamabostaldia, Abendu egutegia, Bizarzuriren postontzia, kontzertuak,… Animazio guztiak hemen atzeman itzazu: www.hendaye-commerces.com
Eguberriko magia pixkanaka joanen da hedatzen asteburu honetan bertan hasiz argiteriaren lehen piztearekin
Herriak Eguberri azoka berritu du
Abenduaren 9 eta 10ean, ia hamabost bat erakusmahai ukanen dituzu Gaztelu aretoaren atarian eta barnean.
Hainbat artista sortzailek adin eta gustu guztietarako opari ideia anitzen aukera proposatuko dizute, hala nola bitxiak, jantziak, apaingarriak, liburuak edota saski gormantak. Janari prestatzaileak ere izanen dira pastizak, taloak, edari beroak eta urruneko produktuak proposatzen.
Bi egun horietan, haurrak animazio anitzetan aritu ahalko dira, hala nola xaldi edota gurdi ibilketak, irakurketa animatuak, ikuskizunak eta beste hainbat eta hainbat gauza…
Abenduaren 9 larunbatean
- 14:00etatik 17:00etara: ibilketa gurdian «Les ânes des Pyrénées» «L’âne ta Lan»
- 14:30etik 17:30era: Makilatze liluragarrien atelierra: Animôme
- 14:00etatik 19:00etara: Jostailu puzgarriak “Monde des drôles“
- 15:00etan eta 17:00etan: “Street art” Ikuskizuna: Les petits lutins
- 16:00etan: “Artis folies Magic Disney” Ikuskizuna
- 17:30ean: Christimas truck par la Cie Mia Show
- 17:30ean: Olentzero eta Mari Domingi emaztea. Argiztatzea: Kabanak
- 18:30ean: Eguberri kontzertua: Fortissimo Molto taldea
Abenduaren 10 igandean
- 11:00etatik 19:00etara: Jostailu puzgarriak “Monde des drôles“
- 11:30etik 12:30era: Mutxikoak: Mutxiko Elkartea
- 12:30: Apero musikatua: Zarpai Banda
- 14:00etatik 17:00etara: Ibilketa poney gainean: «Baby-Poney 64».
- 14:00etatik 17:00etara: ibilketa gurdian «Les ânes des Pyrénées» «L’âne ta Lan»
- 14:30etik 17:30era: Makilatze liluragarrien atelierra: Animôme
- 15:00: “Surprise Noël show” ikuskizuna
- 16:00: Christimas truck: Mia Show Konpainia
- 17:00: Musikazko animazioa: «Lagunak Taldea» 4
- 17:30: Olentzero eta Mari Domingi emaztea. Argiztatzea: Kabanak
Gogoan hartzeko uneak
- Abenduko 3, 17 eta 31 igandeetan, 9:00etatik 19:00etara. “Vidressing” Armairuak hustu itzazu! Sal eta eros itzazue arropak eta osagarriak bertan, Errepublika plazan. Elkarrekin antolatu dute herri barneko merkatariek, Herriak eta Hendaia Merkataritzak.
- Abenduaren 8 ostiralean, 21:00etan, Kontzertua: Auhen – Mendi Zolan Kulturgunean.
- Abenduaren 16 larunbatean, 17:45etan, herri barneko Eguberri ibilketa. Gaztelu Zahar frontoitik abiatu eta Errepublika plazaraino joanen da.
- Abenduaren 17 igandean, 17:30ean, “Les petites mythologies” ikuskizuna – Mendi Zolan Kulturgunean.
- Abenduaren 19 asteartean, 14:30ean – Ikuskizuna eta askaria Gaztelu aretoan. 60 urtez gorako adinekoentzat.
- Abenduaren 23 larunbatean, 17:00etan – “Gelara!” Pontxo Pailazoaren ikuskizuna euskaraz. Gaztelu aretoan.
- Abenduaren 24 igandean, 19:00etan, Olentzero – Errepublika plazan.
- Abenduaren 31 igandean – Eguberri lasterketa eta itsas bainua.
Bigarren eskuko jostailuak Denentzat Gizarte Zentroan
- Abenduaren 6 asteazken eta 7 ostegunean, 9:30etik 12:30era eta 14:30etik 17:30era.
- Abenduaren 8 ostiralean, 9:30etik 12:00etara.
Etekinen helburua gazteen, familien eta adinekoen proiektuen kostuak mugatzea da.
Jostailu bilketa handia
2023ko abenduaren 14 arte, jostailuen bilketak Frantzia osoan egiten dituzte Century 21 profesionalek haur behartsu edota ospitaleratuen alde ari diren tokiko elkarteentzat. Hendaian, gure agentzia Secours catholique elkartearentzat arituko da, haur behartsuen alde aritzen baita.
Eragiketa horretarako, nahi duten hendaiarrek gure agentzietan utz ditzakete bigarren bizitza eman nahi dizkioten jostailuak.