«Hendaia 64» itsasontziaren eskifaia itzuli zaigu Mexikoko Nazio mailako Txapelketan eta J24 kategoriako Ipar Ameriketako txapelketan parte hartu ondoren!
Zazpi euskaldun joan ziren Valle de Bravo aldera: eskifaia, Hendaiako Yacht Club-aren lehendakari den Francois Golpe eta laguntzaileak. Christian Dieterlen frantziar argazkilariak eta Alain Figadère «Prensa francesa en México (Le Grand Journal du Mexique)» egunkariaren lehendakariak jarraitu dute eskifaiaren ibilera estropada guztietan zehar.
Eskifaiak maila oso gorako bi bela ekitaldi horietan hartu du parte, 31 itsasontzien artean eta molde horretako nabigatzaile handienekin batera.
Honako emaitza hauek lortu dituzte:
- 7. lekua Mexikoko txapelketan
- eta 11. lekua Ipar Ameriketako txapelketan
Bi leku horiek aitzin lekuetan kokatzen dute eskifai hendaiarra, indar betez eta maila goren-gorenean borrokatuz. Damu ttipi bakarra, abiadura eskastxoa lortu izana serieko lehenengoekin erkatuz gero, eskura jarri zieten itsasontzia behar bezala ez egokitzearen ondorioz hain segur.
«Hendaia 64» belaontzia eta haren eskifaia han izatea erruz estimatu dute mexikar eta amerikar adiskideek.
Eskifaiari argi zaio Hendaiako Herriko Etxearen sostengua oso garrantzitsua dela eta esker onez eta gure hiria nazio eta nazioarte mailan ordezkatzeaz harro dira. Eskerrak eman nahi dizkio Paco Durandeau itsas eta ibai eremuetako udal kontseilariari, bela Hendaiaren itsas eta turismo jardunaren erakusle egiteagatik.
Aupa Hendaia!