Herria kultura proiektu horren partzuerretako bat bihurtu zen 2024ko apirilean, Pirinioetako mugazgaindiko beste 13 egitura eta kolektibitaterekin batera.
«Zirkuko EkoPirinioak», zer da hori?
EKO trantsizio ekologikoa egiteko europar lankidetza proiektu bat da mugazgaindiko zirku eragileen gaitasunak garatzeko asmoarekin, formakuntza, sorkuntza eta esperimentazioa nahastekatuz.
Hiru urtetarako proiektua da, 2024ko apiriletik 2027ko martxo bitartekoa, eta Europar Batzasuna % 65ean diruztatzen du, Interreg VI-A Espainia- Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021- 2027) programaren bitartez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldearen ekonomia eta gizarte integrazioa areagotzea da.
Hainbat partzuer ditu: Okzitaniako, Akitania Berriko, Aragoiko, Kataluniako eta Euskadi-Nafarroko hala formakuntza egiturak nola sorkuntzakoak edota hedatzaileak, sektore publiko nahiz pribatuetakoak: La Grainerie (gidaria), Okzitaniako Tolosa II Jean Jaurès Unibertsitatea, Occitanie en Scène, Ésacto’Lido Pro Okzitaniako Tolosan, APCC/Central del Circ Bartzelonan, El Canal Gironan, Bilboko Hiribildua, Huesca hiria, Hendaiako herria, Kataluniako Xarxa Transversal hirien sarea, Malandain Balleta Biarritzen, Arabako Aldundia, Huesca-ko Aldundia eta Aragoiko Gobernua.
Nola gauzatuko da proiektua gurean?
Proiektu horren bitartez, Herriak egungo zirkuari adi izanen da bereziki, kalitate handiko ikuskizunen aukera paregabeekin. Antzerkiaren Maiatza festibalaren azken aldian jadanik, egitaraueko hiru zirku konpainia proiektu horretatik ateratako konpainiak ziren: NICANOR DE ELIA «Copyleft», LEANDRE «Fly me to the moon», D’ES TRO «Poi». Bitartekaritza jarduerak eta arte egonaldiak eginez, zirkuak leku publikoak eta auzoak animatuko ditu eta, horrela, ikuskizunak jendeen bizilekuetara hurbilduko ditu. Dinamika horren areagotzeko, kultura bitartekaritzako jarduerak eginen dira eta herrian artea presenteago eginen dugu. Helburua artistak egonaldi luzeetan hartzea da, ikerketa eta sorkuntza egonaldietan, bai eta biztanleekin loturak sortzeko jarduerak garatzea ere.
Ekologia trantsizioaren aldeko engaiamendua. Europar proiektu horren jarduerak klima aldaketen gaineko eta etorkizunean kultura jarduerak aldatu beharraren gaineko gogoeta orokor batean kokatzen dira. Proiektuan parte hartzeak ekologia trantsiziorako formakuntzarako aukera ematen du: artisten bidaiei buruzko, harrerei buruzko eta ikusleen bidaiei buruzko gaiak lantzeko, gure ekitaldiak are eta ekoarduratsuago izan daitezen.
Mugazgaineko lankidetzan aintzindari izan eta, Herria, proiektu honekin, zirkuaren alorrean mugazgaindiko lankidetzaren eragile nagusietako bat bihurtzen da eta hurbileko lankidetzak areagotzen ditu Akitania Berriko hegoaldean, Euskal Herrian, bai eta nazioartera zabalik den mugazgaindiko sare esperientziadun batetan kokatuz ere.