Urtero, garai berdinean, Hendaiako Herriak eta bere zerbitzuek guztia egiten dute ahal bezainbeste segurtatzeko hondartzaren 3 kilometroak, SDIS 64 erakundearekin eta CRS igerizainekin elkarlanean.
Horren egiteko, giza baliabideak eta baliabide teknikoak eskaintzen zaizkio hondartzari eta haren erabiltzaileei uda osoan zehar. 2022 sasoiak orain arteko kudeaketarekin jarraitzen du, baina berrikuntza zerbait ekartzen du ere.
Kudeaketa jarraipena
SDIS erakundearekin sasoiko suhiltzaile bolondresak eskaintzeko hainbaturteko hitzarmena beste 5 urterako (2022-2026) luzatu da. Halatan, bada, Segurtasunerako Errepublikar Konpainia (CRS), Barne Ministeritzak eskainia, eta SDIS 64 erakundeko suhiltzaile bolondresak aritzen dira zaintzan:
· Hondarraitzen erdi aldean. Maiatz erditik Omiasainduko oporraldiaren azken eguna arte (asteburuetan eta eguraldiaren arabera) eta egunero, 9:30etik 19:00etara, ekainaren 11tik irailaren 18 arte
· Hondarraitzen Dunba harrien aldean, egunero, uztailaren lehenetik irailaren 4 arte, 11:00etatik 19:00etara.
Hendaiako Herriak, bere aldetik, sokorriguneak koka eta hornitzen ditu eta materialaren mantenimendua egiten du eta diruz ordaintzen ditu SDIS 64 erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuak.
Berrikuntzak
1 – Zaintza eta sokorri baliabide berriak eman ditu Herriak salbatzaileen esku (SDIS eta CRS)
Eraginkorrago eta salbatzaileen beharretarako egokiagoa den quad bat erosi du Herriak materiala garraiatzeko eta pertsonak sokorrigunera eramateko. Inbestimenduaren kostua: 18 000 €
11 500 €tik gora material berri
Materialaren zuzkidura | Erdi aldeko sokorrigunea | Dunba harrien aldeko sokorrigunea |
---|---|---|
2 irrati + bateria 1 erostea | 606,00 € | 762,12 € |
2 largabista erostea | 109,00 € | 109,00 € |
Jet skirako sled (sokorri ohola) erostea | 1 750,00 € | |
Sokorri paddleak erostea | 2 100,00 € | 2 100,00 € |
Behatoki finkoa kokatzea | 4 000 € |
2 – Araudi berria agerian ematea (banderatxo berriak)
Herriak 5 erakusleiho erosi ditu hondartzako segurtasun arauei (udal aginduak) buruzko informazioak ageriango eta manera homogeneoagoan emateko. Horrela, orain badira 9 erakusleiho handi hondartzaren sarbide nagusietan kokaturik; horiez gain, 10 informazio taula txikiago daude hondartzaren 3 kilometroen luzera osoan han-hemen kokaturik eta bi taula Bandera Urdinari buruzko informazioak emateko; label hori 2021ean eta 2022an lortu du Hondarraitz hondartza osoak, hala Zokoburu aldean nola Dunba Harrien aldean.
Horrez gain, Herriak Kalilo aplikazioa du; Euskal Hirigune Elkargoak eman du aplikazio hori plantan, bainurako baldintzei buruzko informazio guztiak emateko.
3- Handihondartza baliabidea
Sasoi honetan, Hondarraitz erdi aldeko baliabidea azkartzeari ekin zaio, «aparkatze» ataleko hobekuntzak eginez mugigarritasun urrikoentzako 3 aparkaleku gehiago sortuz:
· 2 aparkaleku Florida aparkalekuan (Laranjondoen aparkalekua).
· Uzte leku 1 itsas hiribidean, sokorrigunearen parean.
Bai eta…
Hamar bat urtetik hona, Hendaia Turismo bulegoak familien aldeko harrera politika darama eta, horren ondorioz, 2018an «Destination Famille Plus» labela eskuratu du Hendaiak. Horren harira, hainbat jarduera antolatu dira, bereziki hondartza besoko hipoalergenikoak eskura ematea, Dunba Harrien aldeko sokorrigunean, zeinei esker gurasoen telefono zenbakia atxikitzen baita. Baliabide hori Groupama taldeak Hondarraitz erdi aldeko sokorrigunean proposatzen duenaren osagarria da.
“Uneoro lanean”
“Kosta ahala kosta, Herriak beti bilatu du CRS eta SDIS zerbitzuen arteko elkarlan ona izatea. Partaidetza hori oso ongi dabil Hendaian eta «seguru» izatearen ospea duen familia hondartza honetan ahal beste segurtasun izateko bide zabal bat da”. Kotte Ecenarro, Hendaiako auzapeza.
“Bozkario bide zaizkit guztiok partekatzen ditugun kar eta funtzionamendu horiek. Hitzarmenaren berritzea eta Hendaiako Herriko Etxeak eman dituen baliabide berriak zaintzarako eta sokorrirako baliabide ederrak dira”. André Arribes, SDIS 64 erakundearen lehendakaria
“Hemen, Hendaian, sokorrigune misto eredugarria dugu. Euskal kostalde osoko hondartza guztietan banaturik 100 suhiltzaile eta 23 CRS direlarik, gogora dezagun, halere, itotzerik ez gertatzeko zenbait gomendio, hala nola zainpeko bainalekuak hautatzea, nork bere haurrak begiratzea, bainurako banderatxoek adierazi aginduak betetzea”. Théophile de Lassus, Pirinio Atlantikoetako prefetaren kabinete zuzendaria.