Gure herrian hainbat jostaleku atzemanen duzu: haurrentzako jostalekuak, agorespazioak, plaza libreak, skate eta bike parkeak.
Jolas eremuak
Haurrentzako jostatze egiturak dituzte leku horiek.
Beltzenea
Partxetegia-Harrizabaleta auzoan, Txingudiko Badiari begira, bidegorriaren bazterrean, Beltzeneko Jolas tokian, adin ezberdineko txiki zein nerabeek badute non ibili:
- Jolas-parkea txikientzat, hetsia, itzalarekin (txirristak, ziba….)
- Skate-parkea
- Bizikleta-parkea
Intzura
Richelieu karrikan, Intzurako ama eskolaren ondoan kokatua da:
- Jolas-parkea txikientzat (hetsia)
- Pilota lekua
Artagnan karrikan beste jolas eremu bat dago.
IRANDATZ
Irandatz karrikan (igerilekuaren ondoan), jolastoki hetsia eta arbolatsua
- Jolas-parkea txikientzat (txirristak, jauzi tokiak…)
- Saski baloi zelai txiki bat
AGORESPAZIOAK
Agorespazioa hainbat hornidura duen espazioa da: saskibaloiko saskia, futboleko ateak…
Orio auzoan
Pausoa karrikan. 2018an berriztatua
Lizardi auzoan
Fourquet karrikan (ama-eskola eta lehen mailako eskolen artean). Baloi jokoetarako egokitua (saskibaloia…)
Hondartza auzoan
Elizazilio karrikan (tenis parkearen ondoan).
Irandatz karrikan
Irandatzeko agorespazioa
SKATE eta BIZIKLETA PARKEAK
Partxetegia-Harrizabaleta auzoan: B. Lizarazu futbol zelaiaren ondoan, haurrek eta nerabeek, skatean eta bizikletan ibiltzeko parkeak (mendiko bizikletan eta jauziak egiteko tokia)
Intzurako parkean: Richelieu karrikan, Badiako bidean, skate egiteko tokia
PLAZA LIBREAK
Pilotan eta beste kirol ezberdinetan aritzeko plazak
- Gaztelu Zahar, Gaztelu zahar etorbidea – Hiri barnea
- Intzura auzoan, Richelieu karrika
- Orio auzoan, Gaztainalde karrika (etxebizitza lagunduen artean)
BIDASOA ZABALGUNEA
Txingudiko badiatik hurbil-hurbil, Florida karrikan; zabal-zabala izanik, skatelari eta txirrindulari berrientzat lehen saioak egiteko leku ederra da!