Hendaia izena
Jatorrian, Urruñako auzo ttipiño bat baizik ez zen Hendaia, Lapurdiko parrokia zaharrenetarikoa.
1654ko apiril edo maiatzean bereizi zen Hendaia Urruñako herritik, “Andaye” izenaren pean.
Hendaiako armarria
1660tik goiti osatu zen armarria.
Armarriak duen errege-koroa Luis XIV.aren pasatzearen oroigarri da, eta Hendaiak erregeari dion esker ona erakusten du, 1654an herri independente bilakatzeko baimena eman ziolako (lehenago, Hendaia Urruñako auzo bat baizik ez zen).
Armarria, «urdina, zilarrezko balearekin kolore bereko itsaso batean igeri eta gainean hiru arpoi, bi elkar gurutzaturik eta hirugarrena bertikalean, eta guztiaren gainean errege koroa bat, ezker-eskuin H eta E hizki nagusiekin». H eta E hizkiak Hendaia izenaren lehena eta azkena dira. Ortografia horrekin idatzi zen hitz hori lehen aldiz 1309an eta 1510ean.
Euskaldunak itsasturiak dira. Garai hartan, hendaiarrak balea ehizara emanak ziren eta horrek ekarri zion herriari fortuna eta ospea. Jardun hori armarrian ageri da, horretarako tresna berezien bidez: arpoien bidez.
Auzapezak
1796tik gaur egun arteko auzapezen zerrenda
Martin BIDART (1796 – 1797)
Etienne LISSARDY (1797 – 1799)
Etienne ILLAREGUI (1799 – 1800)
Etienne PELLOT (1800 – 1801)
Martin BIDART (1801 – 1805)
Etienne PELLOT (1805 – 1826)
Etienne Joseph DURRUTY (1826 – 1835)
Jean Baptiste BARRIEU (1835 – 1842)
Etienne Joseph DURRUTY (1842 – 1847)
Martin HIRIBARREN (1847 – 1849)
Jean Henri LALANNE (1849 – 1850)
Jean Baptiste ANSOBORLO (1850 – 1852)
Claude DELIOT (1852 – 1853)
Henry LALANNE (1853 – 1855)
Joseph LISSARDY (1855 – 1860)
Jacques DARRECOMBEHERE (1860 – 1864)
Martin HIRIBARREN (1864 – 1868)
Jean Baptiste DANTIN (1868 – 1871)
Antoine d’ABBADIE (1871 – 1875)
Jean Baptiste DANTIN (1875 – 1876)
Jean Baptiste ANSOBORLO (1876 – 1888)
Auguste VIC (1888 – 1912)
Ferdinand CAMINO (1912 – 1919)
Jean CHOUBAC (1919 – 1925)
Léon LANNEPOUQUET (1925 – 1944)
André HATCHONDO (1944 – 1947)
Philippe LABOURDETTE (1947 – 1950)
Auguste ETCHENAUSIA (1950 – 1953)
Laurent PARDO (1953 – 1965)
Jean Baptiste ERRECART (1965 – 1981)
Raphaël LASSALLETTE (1981 – 2001)
Kotte ECENARRO (2001 – 2008)
Jean Baptiste SALLABERRY (2008 – 2014)
Kotte ECENARRO (2014 – )
Galderak badituzu, argibide gehiagorako:
Oroitza elkartea – Hendaiako historiari buruzko ikerketa elkartea
Oroitza webgunea ikus (leiho berria)