Hendaiako Herriko Etxeak gerlen eta deportazioaren errealitateak azaldu nahi izan dizkie gazteei, eta hendaiar deportatu baten eta urte ikaragarri haietan bizi ziren pertsonen lekukotzak baliatuz egin du. Bideo bat argitaratu du: “Ez berriz halakorik” izenekoa
DEPORTAZIOA
Hendaiako Herriko Etxeak gerlen eta deportazioaren errealitateak azaldu nahi izan dizkie gazteei, eta hendaiar deportatu baten eta urte ikaragarri haietan bizi ziren pertsonen lekukotzak baliatuz egin du. Bideo bat argitaratu du: “Ez berriz halakorik” izenekoa
«Ez berriz holakorik» – Hendaia 1936-1945, elkartasunaren eta izugarrikerien artean.
Bideoan ikus itzazu honako hauen lekukotzak:
- Simone Vilalta, hendaiar deportatua (Ravensbruck zerrategira)
- Angèle Peyrelongue, Maïté Faget eta Visi Busto (bizitza Hendaian 1936-1945 urteetan eta errefuxiatuak)
- Pierre Thillauden parte hartzearekin
Historia gertakariak
Hendaia eta bere ingurua
XVI. mendetik XVIII.era, Hendaia, Irun eta Hondarribia gerlan ziren etengabe: Bidasoako arrantza-hitzarmena ez errespetatzeagatik, muga-ibaiaren jabetzagatik eta abar.
Gaztelu Zaharra, iragan horren lekukoa, anitzetan suntsitua izan zen, Vauban-ek berreraiki aitzin. Oraindik ikus daitezke bertan Hondarribirantz destatu kanoi zaharrak.
XVIII. mendean, urriko hitzarmenak bakea berrezarri zuen Bidasoan urte batzuetarako.
1793an, Hendaia erabat suntsitua izan zen; hendaiarrak hil zituzten edo ihes egin zuten. Urte luzeak behar izan ziren herria berreraikitzeko.
Espainia eta Urruñarekin zituen gatazkek ez zituzten gauzak erraztu.
Konpantzia uhartea
Bidasoan kokatu Konpantzia uhartean (Konferentziaren uhartea izenez ere ezaguna) Pirinioetako hitzarmena izenpetu zen 1659an, bi nazioen arteko enfrentamenduen bukaera markatu zuena. Uharte hori famatua da, halaber, bertan Frantzisko I.a bere bi semeen ordez trukatu baitzuten Pavieako gudan preso hartua izan ondotik. Bertan izenpetu zen, halaber, Luis XIV.aren eta Maria Teresa infantaren arteko ezkontza-kontratua.
Gertakizun horiek guztiek parte hartzen dute gaur egun oraindik orijinala izaten segitzen duen uharte horren aberastasun historikoan: izan ere, sei hilabetetik sei hilabetera, txandaka, Frantzia edo Espainia dira uhartearen jabe.
Trenbidearen heltzea
1864an, trenbidearen heltzeak Hendaiari garrantzi handia eman zion. Laster, trafikoak erruz lagundu zuen herriko ekonomia. Trenbideen zabalera ezberdinek (1,67 m Espainian eta 1,44 Europan) trenak aldatzera behartzen baitzuten, Espainiarekiko trafiko komertzialaren garapena oparotasun iturri izan zen.
Historiak memorian atxikiko du, halaber, Hitlerren eta Franco jeneralaren arteko elkarrizketa famatua, 1940ko urriaren 23an Hendaiako geltokian. Egun hartan, nazismoarekin kidetasun politiko handia sentitzen bazuen ere, Francok berriz baieztatu zuen bere herria ez zela II. Mundu Gerlan engaiatuko.