Hendaia, ia 17 000 biztanledun hiria, Euskal Hirigune Elkarteko kide da.
Espainiaren hurbil-hurbil da. Pirinio Atlantikoetako Departamenduko 5. hiria da (Paue, Baiona, Angelu, Biarritz ditu aitzinetik). Departamentuak Bearnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen ditu eta Akitania Berriko Eskualdean da.
Hendaiako herria Hendaia-Biriatu-Urruña kantonamenduaren bulego biltzailea da.
Hendaiako kantonamendua
Hendaiako kantonamenduak lau herri biltzen ditu: Biriatu, Urruña eta Hendaia; azken hori da kantonamenduko jendetsuena.
Euskal Hirigune Elkargoa (EHE)
Hendaia Euskal Hirigune Elkargoko kide da.
Elkargoa 2017ko urtarrilaren lehenean sortu zen.
Euskal Elkargoaren webgunea ikus (leiho berria)
Pirinio atlantikoetako departamentua – 64
Hendaia Pirinio Atlantikoetako Departamentuan dago, non biltzen baitira Ipar euskal Herria eta Bearnoa (674 908 biztanle, 557 herri, 7645 km²). Paueko hiria da departamentuaren hiriburua (82 776 bizt.). Departamentuak 2 suprefektura ditu: Baiona eta Oloroe-Donamaria.
Lurralde kolektibitatea
Pirinio Atlantikoetako Departamentu Kontseiluaren webgunea ikus – Fransesez (leiho berria)
Prefektura(estatuaren ordezkaritza)
Prefekturaren webgunea ikus – Frantsesez (leiho berria)
Akitania Berriko Eskualdea
2016an sortu zuten (lehen Akitania eskualdea)
Akitania Berriko Eskualdearen webgunea ikus – Frantsesez (leiho berria)
Baiona-Donostia Euskal Eurohiria
Hendaia Euskal Eurohiriaren kide 2001az geroztik da, Euskal Kostaldeko beste 42 herrirekin batera.
Euskal Eurohiriaren webgunea ikus (leiho berria)
AKITANIA BERRIA – EUSKADI – NAFARROA euroeskualdea
Hendaia Akitania-Euskadi Euroeskualdearen erdi-erdian da ere eta bertan dugu haren egoitza soziala.
Akitania Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen webgunea ikus (leiho berria)