2020ko martxoaren 12an (osteguna), 20:30ean, ez galdu Hendaia Euskaraz euskararen hilabetearen karietara antolatua den Iparragirre Gogoan kantaldia, Hendaiako Variétés antzokian!
Bere sortzearen bigarren mendemuga dela eta, Euskal Herrian himnoa bihurtutako “Gernikako Arbola” idatzi zuen Iparragirre bertsolaria omenduko da kantaldi honen bitartez. Horren karietara, Variétés antzokiko agertokian bilduko dira Hendaia eta Garazi-Baigorriko kolegioetako 80 gazte, Petti eta Maddi Zubeldia abeslariak eta Maddalen Arzallus bertsolaria.
Ziburun bizi den Maddi Zubeldia kantautoreak errepertorioa intimista eskaintzen digu, emozioen barneko bidaia egitera gonbidatzen duena, intimotik unibertsalera buruz. Pat Tetevuide gitarristarekin arituko da.
Nafarroan jaioa (Bera, 1973),Petti musikagile, abeslari eta gitarra jotzaile aparta da. Bere musikak berezko nortasuna du. Erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona, bluesaren arimaz kutsaturiko kantuak, gitarra jotzeko trebezia eta oholtza gaineko indar basa dira bere ezaugarri nagusiak.
Azkenik, kolegioetako gazteak Josean San Miguel eta Denise Olhagaray-en zuzendaritza pean arituko dira, Et Incarnatus orkestrako harizko laukoteak eta Aitor De Juan gitarristak lagundurik. Maddalen Arzallus Hendaiar bertsolariak artisten arteko lotura eginen du, ikuskizunaren haria lotuz.
Iparragirreren mundua ezagutzeko edo berriz deskubritzeko aukera paregabea !.
Txartelak otsailaren 27tik martxoaren 12ko eguerdi arte izanen dira salgai Mendi Zolan kulturgunean, eta Variétés antzokian bertan, kantaldiaren egunean (45 minutu lehenago irekiko da).
Prezio osoa: 12€ – Prezio murriztua: 6€ (Abantaila Txarteldunak, ikasleak, langabetuak eta minimo sozialak kobratzen dituztenak, GPVH-eko kideak eta ikuskizunetako intermitenteak). 8 urte peko haurrak: 4€