COVID 19 birusaren epidemiaren hedatzea dela eta, eta gobernuaren neurriak jarraitzeko, Hendaiako Udala Hendaia Euskaraz ekitaldiaren baitan aurreikusi jarduera guztiak ezeztatzera behartua da martxoaren 13tik.
Kalakaño ekitaldiaren baitan Euskal Elkargoarekin elkarlanean antolaturiko jarduerak ere hunkituak dira. Funtsean, lehen haurtzaroko egituren itxieraren agindua jarraituz, Euskal Elkargoak Kalakaño festibal osoa bertan behera utzi behar izan du.
Bere euskararen aldeko politikaren baitan, Hendaiako Udalak ahalegin guztiak eginen ditu ezeztaturiko jarduerak berantago programatzeko, elkarteekin hitzartu ondoren.
Horri lotua, Akelarre elkarteak antolaturiko Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen “Bizi Dantza” ikuskizuna dagoeneko gibelatua da: martxoaren 22an iragan ordez, uztailaren 5ean (igandea) izanen da, 11:00etan, Daniel Ugarte pilotalekuan. Martxoaren 22rako erositako txartelek uztailaren 5erako balio dute. Bestela, erosi duzuen tokian dirua itzultzea eskatzen ahal duzue.
Publikoa informatua izanen da www.hendaia.eus webgunearen bitartez, baita Facebooken (Hendaia Euskaraz profila eta orria) eta Armiarma aplikazioaren bidez ere.